Gorabideko bazkide diren pertsonek iazko ekitaldiko kudeaketa berretsi zuten batzarrean; izan ere, %61,54ko exekuzioarekin itxi ziren planak eta lortutako helburuak jarduera-adierazle nagusien %76an.
Pandemiak sortutako egoerari aurre egiteko jardueraren birmoldaketa ere baliozkotu zuten, eta covid-aren aurkako neurrien kostuek eragindako defizita onartu zuten.
2023ra arteko estrategia
Era berean, ontzat eman zituzten 2021-2023 Plan Estrategikoa, aurtengo kudeaketa-plana eta aurrekontua, eta 2022rako 80 euroko kuota.
Gainera, ezohiko batzarrean, zuzendaritza batzordeari ahalmena eman zioten Carlos Manuel Aguado Pujana jaunaren heren tziatik jasotako higiezinetatik dagokigun zatia kudeatzeko.