Eraginkortasun energetikoaren aldeko apustua egiten dugu

2021/12/30

Gure kontsumoak aurreztea eta atmosferara isurtzen dugun CO2 kopurua murriztea ekarriko duten ekintza batzuk ezartzen ditugu

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Ingurumena zaintzen laguntzeko helburuaren barruan, gure plan estrategikoan sartuta dagoena Garapen Iraunkorrerako Helburuen (GIH) ikuspegitik, energia kudeatzeko eredu eraginkorrago bat ezarri dugu, kontsumoetan nabarmen aurreztuko duten eta gure zentroetan atmosferarara isurtzen dugun CO2 isuria murriztuko duten neurriekin.

Energia kudeatzeko gure sistema berriaren jarduera nagusiak energia berriztagarrien erabileran, teknologia iraunkorragoaren erabileran, plaka fotovoltaikoen instalazioan eta instalazioen telekudeaketan oinarritzen dira. Lehen fasean, argi tradizionalen ordez LED erabiltzen ari gara eguneko zentro guztietan eta sei egoitzatan; guztira 297 eguzki-panel jarri ditugu bost egoitzatan; horietako hirutan galdarak eraginkorragoengatik aldatu ditugu; eta bederatzi zentroren kontsumoa urrutitik kudeatzeko kontagailuak eta ekipoak instalatu ditugu.

Aurrezpena eta emisioak
Ekintza horiei esker, 76 tona petroliok ematen duten energiaren pareko aurrezpena izango dugu (50 elektrizitatean eta 26 galdaratan); gure kontsumo elektrikoa murriztuko duten 138.633 kilowatt ordu sortuko ditugu; eta atmosferan 163 tona CO2 isurtzeari utziko diogu (87 kontsumo elektrikotik eratorriak eta 76 galdarak erabiltzeagatik sortuak).