2021eko albiste onenen sarietako bat jaso dugu

2021/12/28

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Euskadiko Irrati eta Telebistako Profesionalen Elkarteak 2021eko Berri Onak Sarietako bat eman zigun Bilboko eta Bizkaiko urteko albisterik onenarentzat, pandemian zehar adimen desgaitasuna duten pertsonek bizitako esperientzia positiboen inguruan Gorabide Egunean bildu genuen informazioagatik.

Jon Chertudi, albiste horretako protagonistetako bat, Aldundian lan egiteko lehenengo oposizioa prestatu eta gainditzeagatik, golardoa jaso zuen Bilboko alkatearen eskutik: saritutako sei albisteetatik onenari aitortza egiteko bola gorri bat. Gainerako sariak Acambi, Gonzalo Quincoces, Gabriel Erkoreka, Calixto Bieito eta Nilofar Bayatentzat izan ziren.

Banaketa ekitaldiaren laburpena ikus daiteke hemen: labur.eus/berri-onak-sariak-2021.