Gure berrikuntza-agenda zabaltzeari ekingo diogu berriro, Once Fundazioarekin

2022/01/26

25.573,19 euroko dirulaguntza batek gure erabiltzaileei ematen diegun arretan balio erantsia sortzen lagunduko du, plan sistematizatuen bidez

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Once Fundazioak 25.573,19 euroko dirulaguntza eman digu, ‘Adimen desgaitasuna duten pertsonen bizitza-kalitateari babesa ematea, berrikuntza planen bidez’ proiektua garatzen laguntzeko. Ekintza horren bidez, erabiltzaileei laguntza emango diegu beren behar eta asmoei erantzun eta konponbide berritzaileak aurkitu ahal izateko, bai kudeatzen ditugun zentro eta zerbitzuetan, bai haien etxeetan.

Proiektu hau gure berrikuntza-agendaren bidez artikulatzen da, eta haren barneko ekintzek bizi-kalitatearen zenbait dimentsiotan eragingo dute, batez ere ongizate emozionalean (dolua, zahartzaro ona), garapen pertsonalean (komunikazio eraginkorra, sexualitatea) eta autodeterminazioan (pertsona ardatz duen plangintza, zentroetako erabiltzaileen gogobetetasun orokorra).

Proiektuaren garapena
Programa honi lotutako jarduerak hiru mailatan egituratzen dira, zeinek elkarri eragiten baitiote. Lehenengoak (proiektua) galdera honi erantzuten dio: zer behar, interes, jomuga edo itxaropen dituzu bizitzan? Bigarrenak (berrikuntza-plana) galdera honi erantzuten dio: nola lagun diezaiokegu pertsonari prozesuan? Eta hirugarrenak (banakako plana) honixe erantzuten dio: nola egokitzen dugu berrikuntza pertsona bakoitzaren beharretara eta haren inguruabarretara?