Alfaron (Errioxa) edo Comillasen (Kantabria) astebete igarotzeko 38 plaza eskaintzen ditugu
Aurten, Imsersok pazko oporretarako dirulaguntzak berreskuratu ditu eta 38 plaza eskain ditzakegu, Plena Inclusiónen oporren eskaintzan barruan. Bi txanda egongo dira: bat Alfaron (Errioxa) eta beste bat Comillasen (Kantabria).
Programa honetan izena emateko, 16 urte baino gehiago eduki, %33ko edo gehiagoko desgaitasun maila izan eta Gorabidera eskaera behar bezala beteta entregatu edo bidali beharko da epe barruan, beharrezkoa den dokumentazio guztiarekin batera.
Tokiak mugatuak direnez, irizpide hauek ezarri dituzte Imsersok eta Plena Inclusiónek:
– Desgaitasun handiagoa = %20.
– Beharrizan sozioekonomikoa = %15.
– Familia ugaria = %10.
– Aurreko deialdietan parte hartu ez izana = %30.
– Familiaren atseden beharrizana = %10.
– Astialdi Zerbitzuan parte-hartzea = %15.
Derrigorrezko dokumentazioa
- Jatorrizko eskaera beteta (ez dute balio fotokopiek edota eskaneatutako kopiek).
- Desgaitasun-ziurtagiriaren fotokopia eta NANren fotokopia (ez iraungia).
- Hala badagokio, legezko ordezkariaren NANren fotokopia (ez iraungia).
- Familia ugarien kasuan, hala adierazten duen tituluaren fotokopia.
Bidaien data:
Apirilaren 19tik 25era (7 egun / 6 gau)
Pertsona bakoitzeko kuota:
– Alfaro: 140 euro.
– Comillas: 125 euro.
Garraioa, ostatua, pentsio osoa, koordinazioa eta asegurua barne. Familia ugaria edo kontribuziozkoa ez den pentsioaren pareko edo hortik beherako diru-sarrerak dituen elkarbizitza-unitatea izateagatik deskontuak daude.
Eskatzeko epea:
AMAITUTA
Onartutako tokien jakinaraztea:
Martxoaren lehenengo astean.
INFORMAZIO GEHIAGO:
Astialdiko Zerbitzua
tiempolibre@gorabide.com
Tel. 94 443 12 10