“Oso pozik nago bazkidea izateaz”

2022/06/22

Vicenta Zahínos 1973tik da bazkide eta ezagutzen ditu bazkide eta gure zerbitzuen erabiltzaile baino zerbait gehiago izatearen abantailak

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

2019tik, 176 bazkide gehiago izatea lortu dugu Gorabiden, gure Bazkide Balioaren Planari esker. Zifra handitzearekin batera, gure elkartearen garrantziak bat egiten du gure erabiltzaileen kopuruarekin. Gero eta pertsona gehiagok erabakitzen dute gure elkartearen parte izatea, gure zerbitzuak erabiltzetik harago. Vicenta Zahínos bezala, 1973tik bazkidea.

“Nire amak bazkide egin ninduen duela urte asko, 9 urte nituela” gogoratu du. “Oso pozik nago Gorabideko bazkidea izateaz. Arazorik baldin badut, Margak (bere gizarte-langilea) konpontzen ditu. Eta, gainera, gutxiago ordaintzen dut (neguko eta udako aisialdiko jardueretan, laguntza espezializatuetan, ziurtagirietan…).

“Babestuta sentitzen da”, dio Mari Carmen bere koinatak. “Denek ezagutzen dute eta maitasun handiz tratatzen dute. Bazkide izango ez balitz, gauzak ez ziratekeen hain errazak izango”, erantsi du.

Kate bat
“Bazkide izateak abantaila du”, aipatu du Antonio anai ak. “Jendea bazkide egitera anima tzen dut. Kate ona da, bat joan eta beste bat etortzen da. Eta datozenak bazkide egiten ez badira, elkartea desagertu egingo li tzateke. Eta hau ezin dugu galdu”.

Badira erregistratuta baino ez dauden familiak eta bazkide direla uste dutenak. Horregatik, gure Bazkide Ba lioaren Planeko arduradunek erre ferentziazko gizarte-langilearekin egiaztatzera animatzen dituzte.