Getxoko Udalak gure elkarteko kide diren erabiltzaile, profesional, familia eta boluntario guztiei omenaldia eskaini zien, gure hirurogeigarren urteurrena dela eta. Osoko bilkuren aretoan egindako ekitaldira, udaleko alderdi politikoetako ordezkariekin batera, 30 bat lagun joan ziren, elkartearen ordezkari gisa. Ongietorria eman ondoren, Amaia Agirre alkateak zorionak eta eskerrak eman zizkien beren ibilbide, dedikazio eta lan sozialagatik. “Denbora, dirua, ezagutza, hurbiltasuna, adiskidetasuna, profesionaltasuna, kritika eraikitzailea, babesa eta animoa eskaintzea, azken finean, bizitza eskaintzea. Funtsezkoak izan zarete, zarete eta izaten jarraitzen duzue euskal, bizkaitar eta getxotar gizarteari aniztasuna positiboa dela erakusteko. Aniztasuna existitzen dela eta edozein gizarterentzat garrantzitsua dela. Aniztasunak balioak batzen dituela eta faktore pertsonalak eta gizarte hobea egitea dakarten beste batzuk batzen dituelaâ€, nabarmendu zuen Getxoko alkateak.
Gure presidenteak, Susana Gorbeñak, adierazi zuen: “Getxo aktiboki parte hartzen dugun herria da, eta adibide gisa jarri zuen Elikagaien Bankua biltzeko kanpaina edo Arrigunagako hondartzaren garbiketa”. “Adimen desgaitasuna duten pertsonek aisialdirako dituzten baliabide bikainez gozatzen dute. Gorabiden, espazio publikoak, hiriak eta herriak guztiontzat direla uste dugu, eta horrela, desgaitasun intelektuala duten pertsonak ikusaraziz, gure kolektiboari buruzko aurreiritzi, estereotipo eta klixeekin amaitzen laguntzen dugu, eta Getxok laguntzen du. Eta hiria espazio atseginagoa, bizigarriagoa eta inklusiboagoa bihurtzen dugu”.
Azkenik, Janire Martin erabiltzaileak hartu zuen hitza, eta nabarmendu zuen “ilusio handia egiten digu hemen egoteak, gure 60. urteurrena ospatzeko. Adimen-desgaitasuna duten pertsonok gainerako pertsonen berdinak izateko laguntzak baino ez ditugu behar. Bide horretan, eskutik helduta goaz desgaitasun intelektuala duten pertsonak, gure familiak, profesionalak, boluntarioak eta udal hau bezalako erakundeak. Horrela, gizartea askoz hobea izatea lortuko duguâ€.