Gure profesionalen kolektiboaren jarduerari balioa ematen diogu, gure 60. urteurrenaren hirugarren ekitaldian

2022/06/07

Jardunaldiak adimen desgaitasunaren nazioarteko erreferente bat izan du; hiru profesionalek beren lanari buruz hitz egin dute, erabiltzaile baten moderaziopean; eta 60 urte betetzen dituzten 25 profesional omendu ditugu

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gure 60. urteurreneko ospakizunak profesionalak izango ditu ardatz, haiek izan baitziren elkarteak 80ko hamarkadan izan zuen profesionalizazioaren protagonista, eta ezinbestekoak izan baitira egun den erreferentziazko elkartea bihurtzeko, gaitasun bikainekin, are gehiago, pandemia garai hauetan.

60. urteurrena ospatzeko ekitaldi guztiek lelo bera izango dute: ‘Gorabide 6.0’. Lelo horrek elkartearen ibil-bidearen eta aurrean duen etorkizunaren balioa nabarmentzen ditu. Hori dela eta, hau izan da ekitaldiaren izena: ‘Sei hamarkadako lana, adimen desgaitasuna duten pertsonen etorkizuna hobetzen lagunduz’.

Miguel Ãngel Verdugoko hitzalda
Komunitatea Integratzeko Unibertsitate Institutuko eta Osasun, Gizarte Gai eta Berdintasun Ministerioko Desgaitasunari buruzko Informazio Zerbitzuko zuzendariak, eta adimen desgaitasunaren inguruko nazioarteko erreferentea Miguel Ãngel Verdugok ‘Adimen desgaitasunaren definizio berriaren inplikazio praktikoak’ hitzaldia eskaini zuen.

Gainera, Garbiñe Egia Gorabideko erabiltzaileak aurkeztu zen Agustín García arreta zuzeneko profesionalak eta Gorabiden ibilbide luzea duenak, Leire Ibañez urte askotako eskarmentua duen koordinatzaileak eta Amaia Martínez duela gutxi hasi den babes-arloetako profesionalak adimen desgaitasuna duten pertsonen arretan eta laguntza-sistemetan izan den bilakaeraren inguruan egin zuten solasaldia.

Eta amaitzeko, omenaldia egin genuen 60 urte betetzen dituzten 25 profesionalei, Arrate Urizarbarrena 1962an jaio eta 1986tik Gorabiden lan egiten duen gizarte-langilea ordezkatuz.