Gure BBK SAIOA GORABIDE taldea

2022/03/01

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

NOR GARA?

Bost gizarte-langile: Marga Arias, Cristina Mendieta, Esther Plaza, Amaia Saenz de Ugarte eta Arrate Urizarbarrena. Bizkaiko bost eremu geografikoetako banatan ematen dute arreta.

Bi psikologo: Tania Pereda (16 urtetik gorakoentzako arreta) eta María Antonia Regué (haur eta gazteentzako arreta, 16 urtera arte).

Psikiatra: Teresa Ruiz de Azua (ezohiko kasuak artatzen ditu).

Administrari bat: Naroa Otaolea.

Zuzendari bat: Diana Cabezas (behin-behinean).

 

ZER ESKAINTZEN DUGU?

Harrera eta hasierako laguntza: lehenbiziko harremana ezartzen dugu adimen desgaitasuna duen pertsonarekin eta familiarekin, Gorabideko kide izatera igaro dadin.

Desgaitasun-diagnostikoa eta diagnostiko soziala. Informazioa etengabea hainbat gairi buruz: baliabideak, zerbitzuak, prestazioak, pentsioak, laguntza edo legedi orokor eta espezializatuak (mendekotasuna, desgaitasuna, prezio publikoak, arreta-premiaren gizarte-adierazlea, familia ugaria, lege-gaitasuna gauzatzeko laguntzak, kuratela, doako justizia izapidetzea, etab.).

Orientazio pertsonalizatua: bizimodura eta itxaropen familiar eta pertsonaletara egokitua. Horretarako, elkarrizketak eta topaketak egiten dira hainbat ingurunetan, desgaitasuna duen pertsona eta haren familia bertatik bertara eta ondo ezagutu ahal izateko.

Babesa, jarraipena eta laguntza: eremu sozial, psikologiko eta psikiatrikoan, desgaitasuna duen pertsonaren bizitza osoan, eta, bereziki, trantsizio-uneetan edo larrialdi-egoeretan, bai eta zerbitzuak eta baliabideak eskuratzeko beharrezkoak diren administrazio prozedurak izapidetzeko ere.

Haur-gazteentzako orientazioa: 16 urtetik beherakoentzat, familien aurrean erreferente izateko eta aldian behin bertara joateko, nola haien seme-alaben garapena hala jaso tzen dituzten laguntzak berrikuste aldera.