Familiei zuzendutako ekitaldi batekin hasiko gara gure 60. urteurrena ospatzen, BBK Kunan

2022/02/26

Aita aitzindari batek, hasiberri den ama batek eta belaunaldi-txanda beregan hartu duen arrebak gure ibilbidea eta etorkizuna jorratu zituzten

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gure 60. urteurrena ospatzeko lehen ekitaldia familiei zuzenduta egon da, haiek baitira gure elkartearen lehen urratsen protagonistak, baita elkartearen etorkizuna bermatzen dutenak ere. ‘Gorabide 6.0: Adimen desgaitasuna duten pertsonen familiak, 1962tik etorkizunerantz’ izenburupean, elkarrizketa-formatua izan zuen. Honako hauek parte hartu zuten: Doroteo Tercero Herranz, aita eta elkarteko kidea hasierako urteetatik; Maribel Ortiz Florido, orain dela gutxi elkartera batu den ama; eta Susana Gorbeña Etxebarria, belaunaldien arteko erreleboa bere gain hartu duen arreba, eta gure presidentea 2019az geroztik. Ekitaldia Soraya Vegas kazetariak aurkeztu eta dinamizatu zuen.

Jatorria eta lorpenak
Doroteoren iritziz, 60 urte hauetan, “erabateko aldaketa izan da. Orduan ez genuen ezer, eta orain zerbitzuak daude ia denerako. Orduko mugimendu asoziatiboaren falta sentitzen dut”. Maribelek esan zuenez, duela hiru urte elkartera iritsi zenean, “ez nuen inola ere imajinatzen zenbat arlo hartzen dituen barne”. Eta hau gehitu zuen: “Hipermerkatu batean sartu naiz”. Eta Susanaren arabera, Gorabide “inoiz konformatu ez den erakundea da. Hasieratik gauza berriak egin ditu, eta gauza berriak egiten jarrai tzen du”.

Elkartearen indarguneak
Doroteoren iritziz, “pertsonak dira indargunea. Borrokatzearen poderioz, elkartea asko hazten joan da. Eta nik orain jendea erosotu egin dela ikusten dut”. Maribelek “egitura oso indartsua” topatu du, “zerbitzu oso garrantzitsuekin, eta asko lagundu didaten familia-taldeekin”. Susanaren ustez, “azken hamar urteetan, adimen desgaitasuna duten pertsonen ahalduntzea da harrigarriena. Nahiago nuke adimen desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien elkarte bat bilakatuko bagina”.

Beharrak eta erronkak
Etorkizunari dagokionez, “ospitaleetan adimen desgaitasuna duten pertsonak artatzeko prestatuta dauden langileak egotea” espero du Doroteok. Maribelek “lan-munduan integrazio orokortua” ikusi nahiko luke. “Lantegi Batuakek asko egin du, baina enpresa asko ez daude prestatuta eta egokitu egin behar dute”. Eta Susanak honakoen aldeko apustua egin zuen: “Banakako eta kalitatezko laguntzak; zahartze aktiboa eta osasuntsua; eta adimen desgaitasuna duten adineko pertsonak haien ingurunean mantentzea”. Eta amets bat: “Denon artean gizarte abegitsua eraikitzea, pertsona abegitsuz osatua”. Maribelek honako hau gehitu zuen: “Horixe falta da sisteman: sozialki heztea”.


Elkartzearen garrantzia

Elkartzearen garrantzia Ekitaldiko hiru familia protagonistak bazkideak dira, eta elkarteko kide izatearen garrantzia nabarmendu zuten, zerbitzuak erabiltzeaz harago. “Baz kide gutxi gara ematen dugun guztirako”, esan zuen Teodorok. “Funtsezkoa da kide egitea”, azpimarratu zuen Maribelek. “Jendeak pentsatu beharra dauka bazkide kopuruak egiten duela indarra” gehitu zuen. Eta Susanak hau proposatu zuen: “Bakoitzak gertu dugun norbait bazkide egin dadin animatzen saiatzeko kontzientzia izango bagenu… bazkide bakoitzak beste bazkide bat ekarriko bagenu, imajinatu”.


Solasaldi hori mantentzeko, BBK Kuna hautatu da gune modura. Espazio horrek, gizarte-berrikuntzaren ikuspegitik hainbat alderdi jorratzeko aukera ematen du, esate baterako, familia-elkarte baten jatorriak, erdietsitako aldaketak, elkarte-mugimenduen garrantzia, indarguneak eta betetzeke dauden premiak, etorkizunera begirako erronkak edo halako erakunde batek Garapen Iraunkorreko Helburuetan duen eragina. BBK helburu horiek lortzeko asmotan da eta halaxe du bere ibilbide-orrian ezarrita eta, horretarako Garapen Iraunkorreko Helburuen Etxea ireki du, etorkizunera begirako erronkei erantzuna emateko.