Bilboko Udaletxean hartu gaituzte

2022/02/25

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gure 60. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak udaletxeko Arabiar Aretoan hartu zuen gure elkarteko ordezkaritza bat, erabiltzailez, familiez, profesionalez eta boluntarioz osatua. Hitzaldian, “Gorabideren 60. urteurrena ekitaldi garrantzitsua da erabateko justizia sozialean sinesten dugunontzat†esan zuen. Eta “familia handi honen lankidetza, laguntza, aholkularitza eta aliantza izaten jarraitzea†espero zuen. Gainera, “instituzioek pertsona guztientzat gobernatu behar dugula uneoro gogora gaitezen etengabe lan egiten du†azpimarratu zuen.

Susana Gorbeñak, gure presidenteak, “hiriaren parte bizi bat†garela nabarmendu zuen, eta hiria “inklusiboagoa†izaten laguntzen dugula, “eremu humanoa eta atsegina izan dadin, eta ‘ezberdinak’ deitzen zaien pertsonenganako aurreiritziak eta estereotipoak desagertzen joan daitezenâ€. Eta hau nabarmendu zuen: “Ez hirian gaudelako eta erabiltzen dugulako bakarrik, baizik eta modu ardura – tsuan egiten dugulako ekarpena eta hiriaren eraldaketaren eragileak garelakoâ€.

Bestetik, Jesús Mari Virtok, ordezkaritzako kideak, honako hau gogoratu zuen: “Adimen desgaitasuna dugun pertsonok gainerako pertsonen berdinak izateko baino ez dugu behar laguntzaâ€. Eta hala baieztatu zuen: “Gizartea askoz hobea izatea lortuko dugu horrelaâ€.