1968an edo 2006an jaiotako adimen desgaitasuna duten pertsonak

2023/05/16

Gure BBK SAIOA GORABIDE taldeko informazioa

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail
Foto de Nathan Anderson en Unsplash

Gure BBK SAIOA GORABIDE zerbitzuan aurrez aurreko kontaktua izateko aukera eskaini nahi dizuegu. Zerbitzu horretan, adimen desgaitasuna duten pertsonen bizitzako une gakoak identifikatu ditugu eta erronka berriei aurre egiten laguntzeko ekintza-planak aurreikusi ditugu.

  1. Adimen desgaitasuna duen pertsona bat 55 urtera iristen denean, behar berriak sortzen dira erretiroari, gurasoen egoerari, zaintzaile aldaketari, legez babesteko pertsona bat izendatzeko aukerari eta norberaren etxean, egoitza batean edo lagundutako etxebizitza batean bizitzeko laguntzen plangintzari dagokionez.
  2. Hezkuntzako etapa amaitzen denean, hainbat aukera planteatzen dira, hala nola eguneko zentroak, aisialdi-zentroak edo zentro okupazionalak, enplegu berezia edo arrunta edo prestakuntza-programak. Baliabide bat edo besterantz bideratzea desgaitasuna duen pertsonaren konpetentzien araberakoa izango da, baita haren interesen eta egoera pertsonal nahiz sozialaren araberakoa ere.
  3. Adimen desgaitasuna duen pertsona batek adin nagusitasuna betetzen duenean, familia-egoera berriak sortzen dira lege-erantzukizunei eta jorratzeko moduari dagokienez. Halaber, bizitza independentea izateko bideari ekitea planteatzeko unea izan daiteke, eta bizi-plan hori gauzatzeko aukera ematen duten baliabide espezifikoetara nola heldu zehazteko unea.

Trantsizio-une garrantzitsuak dira horiek, familia askok zalantzak izan ditzakezue eta profesionalen orientazioa behar izaten duzue desgaitasun eta mendekotasun-ziurtagiriak lortzeko, baliabide sozialak eta ekonomikoak eskatzeko eta beste gauza batzuetarako.

BBK SAIOA GORABIDEn, prozesu horietan lagundu eta babesten zaituztegu.


Informazio gehiago:
BBK SAIOA GORABIDE
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86