Lantegi Batuak bere 40. urteurrena ospatu du

2023/05/29

1983an, gure elkarteak adimen desgaitasuna duten pertsonentzako enplegu-aukerak sustatzen dituen Bizkaiko lehen erakundea sortu zuen

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

2023 honetan, 40 urte bete dira Gorabidek Lantegi batuak sortu zuenetik, ordura arte gure elkarteak abian jarritako tailerrak eta hura eratzen zuten tokiko elkarteak integratzeko. Hala sortu zen adimen desgaitasuna duten pertsonentzako lan-aukerak sustatzeaz arduratzen den Bizkaiko lehen erakundea, eta kudeaketa zentralizatzen zuen egitura eskaini zien zentroen eta zerbitzuen sareei eta prestakuntzarako, okupaziorako eta enplegurako aukera handiagoak eskaintzen hasi zen. Ordutik, gure kolektiboa gizarteratzea lortzeko, ahalik eta gehien garatzeko eta lanaren bitartez bizi-kalitatea bermatzeko ekarpena egin du.

40. urteurrena ospatzeko, ekitaldien programa antolatu dute, eta horiekin erakundea osatzen duten pertsonei eta azken lau hamarkadatan posible egin dutenei aitortza egin nahi diete. Urtean zehar, zentroak beraien ospakizunak egiten ari dira, jarduerak bertan lan egiten duten pertsonen interes eta sentsibilitateen arabera egokituz.

Gorabidetik, bat egin nahi dugu Lantegi Batuen 40. urteurreneko ospakizunarekin, partekatzen dugun historiarengatik eta adimen desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko egin dugun ahalegin komunarengatik.

ZORIONAK!