Boluntariotza egiteko motibazio desberdinak

2024/04/22

Gure elkartean praktikak egiten hastea, jardueraren batean elkar ikustea edo erabiltzaile baten senidea izatea gurekin kolaboratzen hasteko modua izan daiteke

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail
  • Nico Fernándezek Lehoiak Gorabide saskibaloi-taldea entrenatzen du, eta gure elkartera Batxilergoan “gizarte-laneko ordu batzuk betetzeko†hurbildu zen. “Jaso nituen harrerak eta tratuak oso pozik utzi nindutenez, geratzea erabaki nuen, eta hemen jarraitzen dutâ€. Ez horregatik bakarrik, “la guntzeko ordutegirako dauden erraz tasunengatik ere bai, eta erabiltzai leak zure zain egoten direlako betiâ€..


 

  • Lourdes de Juanek, Uribitarteko aisialdi-zentroan kolaboratzen duenak, abesbatza batean kantatzen du. Gorabide Korala hainbat kontzertutan ikusi du “eta esperientzia ederra izan da beti. Hala, laguntzea erabaki nuen, ekarpenik egin badezaket ere. Baina, batez ere, pertsona hauengandik guztiengandik ikasteko asko dudala pentsatzen dudalako. Ikasi ahala, ekarpen hobeak egin ahal izango ditudala uste dutâ€.


 

  • Carla Cobo, Barakaldoko klubeko boluntarioa, Gorabideko erabiltzaile baten iloba da. “Behin, amak boluntarioak eskatzeko mezu elektroniko bat irakurri zuen ozenki. Pentsatu nuen, hori jakinda, ezin nuela beste alde batera begiratu, nire denbora pixka bat oparitzea oso garrantzitsua zelako pertsona hauentzat. Gerora, oparia haiek egin didatela niri ohartu naizâ€.