Gure udako programak eskatzeko epea

2025/01/07

Izen-ematea gure webgunearen bidez egin behar da, urtarrilaren 7tik 31ra arte

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gure Aisia eta Astialdiko udako programetan parte hartzeko eskaera egiteko epea zabalik egongo da urtarrilaren 7tik 31ra arte. Izen-emateak gorabide.com/uda webgunean betez egin behar da, ordenagailuan, tabletan zein sakelako telefonoan. Salbuespenez, hórrela egin ezin duten pertsonen eskaera aurrez aurre kudeatuko da.

Programak uztailean eta abuztuan egingo dira, eta zortzi eguneko bidaiak izango dira (zazpi gau), bai eta eguneko sei irteerako txandak ere, bi astetan banatuta. Programa bien helburua udaz familia- testuingurutik kanpo gozatzeko aukera ematea da, harreman sozialak bultzatzeko eta ingurune komunitarioetan aisialdiko jarduera atsegingarria egiteko. Horretarako, boluntarioen laguntza izango dugu, udako programetan esperientziak eta une ederrak partekatzeko konpromiso eta ilusioa dutenena, hain zuzen ere.

Udalekuak eta Auzolandegiak
Hurrengo aldizkarietan, Bizkaiko Foru Aldundiaren Udalekuen (7-13 urte) eta Eusko Jaurlaritzaren Auzolandegien (14-3 urte) berri emango dugu.