2025ko Udako Programetarako eskaera

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

INFORMAZIO OROKORRA

  • Udako Programak boluntarioen laguntza eskuzabalaz egiten dira, Gorabideko Aisialdi eta Astialdiko Arloko profesional-taldeak koordinatuta, kudeatuta, planifikatuta eta jarraipena eginda, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza dute.
  • Programak gauzatzeko, beharrezko boluntario-kopurua bildu behar da.
  • Proposatutako datak erreserbaren, garraioaren, klimatologiaren eta abarren arabera alda daitezke, baina lehenbailehen jakinaraziko ditugu.
  • Egonaldiaren iraupena instalazioaren erreserba-baldintzen arabera alda daiteke.
  • Aukeratu Programa, berria aurten, 8 egun / 7 gaueko egonaldiak dira, gustu eta interesen arabera gai jakin baten inguruko jarduerekin bidaiak egiteko aukera ematen dutenak. Programa hau aukeratzeak ez du ziurtatzen plaza izatea, eskatzaileen kopuru eta profilaren araberakoa izango baita.
  • Eskaera-kopurua eskainitako plazena baino handiagoa bada, itxaron-zerrenda ezarriko da.
  • Eguneko hiri-txangoak hasteko eta amaitzeko lekua jarduera bakoitzaren araberakoa izango da.
  • Eguneko hiri-txangoetarako ezarritako kuota osorik ordainduko da, sei txangoetara joan ez arren.
  • Eskaerak webgune honetan eskuragarri dagoen eskabide-orria beteta egin behar dira, eta ordenagailu, tableta edo sakelako telefonoaren bidez egin daiteke. Jaso dela jakinarazteko, eskatzaileari mezua bidaliko zaio eskaera egiteko erabili duen helbide elektronikora.
  • Salbuespenez, eskaera elektronikoki egin ezin dutenek aurrez aurre egin ahal izango dute Gorabideren bulegoetan.

ONARTZEKO BALDINTZAK

  • Parte hartzeko gutxieneko adina 7 urte da.
  • Eskatzailea Gorabiden erregistratuta egon behar da, gehienez ere 2025eko apirilaren 11rako.
  • Plaza lehen aldiz eskatzen duen pertsonak aisialdi eta astialdiko jarduera batean parte hartu beharko du programa hasi aurretik, horretarako deitua denean, antolatzaileek ezagut dezaten.
  • Osasunaren, jokabidearen eta/edo norberaren edo hirugarrenen segurtasunaren arloko arreta-premia zehatzek programan onartua izatea eta bertan jarraitzea baldintza lezakete.

KONTUAN IZAN BEHARREKO DATAK:

  • Eskaera entregatzeko epea: 2025eko urtarrilaren 7tik 31ra.
  • Onarpena jakinaraztea: 2025eko maiatzaren 2tik aurrera.
  • Dokumentazioa entregatzea: onarpena jakinarazteko unean emango da horren berri.

 


ESKAERA FORMULARIOA

    PLAZA ESKATU DUEN PERTSONA





    Egoitza-zentroan bizi da?BaiEz

    ESKATU BEHARREKO PROGRAMA

    Markatu X batez programa eta parte har dezaketen data guztiak. Programa-aukera bat baino gehiago markatzen bada (asteko egonaldiak, hiriko eguneko irteerak, edo programa aukeratu), idatzi 1., 2., edo 3. aukerak, lehentasunaren arabera.


    Uztailaren 7-14.
     
    Uztailaren 14-21.
     
    Uztailaren 21-28.
     
    Abuztuaren 1-8.
     
    Abuztuaren 8-15.
     
     

    Uztailaren 4-16.Uztailaren 16-28.Abuztuaren 4-14.

     

    Aukeratu Kultura. Abuztuaren 1-8, Oviedo (Asturias).
             Jarduerak izango dira bisitak eta kultur ikuskizunak.
     
    Aukeratu Natura. Abuztuaren 4-11, Villanúa (Huesca).
             Jarduerak izango dira kirol eta turismo aktibokoak.
     
    Aukeratu Hondartza. Abuztuaren 8-15, Comarruga (Tarragona).
             Jarduerak izango dira hondartza, itsasoa eta terrazeoa.
     

    EMAN BEHARREKO LAGUNTZETARAKO INTERESEKO INFORMAZIOA

    Aldaketa esanguratsuak azken urtean: osasuna, mugikortasuna, jokabidea, etab.

    GEHITU NAHI DIREN OHARRAK

    Lagunak, helmugak, datak, etab.

    Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundutako programa.