Prezio publiko ordaintzea egoitzetan, etxebizitzetan eta eguneko zentroetan

2025/05/29

Gure BBK SAIOA GORABIDE taldeko informazioa

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Aldundiaren aldetik egoitza, eguneko zentro edo etxebizitzetan leku bat esleituta duten erabiltzaileek eguneko prezio publiko bat ordaindu beharra dute, desgaitasuna duen pertsonaren diru-sarrera garbien portzentaje bati dagokiona.

Eguneko zentroko edo aldi baterako egoitzako plazan,erabiltzailearen diru-sarrera garbiak familia unitatearenak baino handiagoak direnean, ez dute ezer ordaindu beharko.

Egoitzako edo etxebizitzako plaza iraunkorrean, desgaitasuna duen pertsonak bakarrik bizi dela egiaztatzen badu, prezio publikoa haren diru-sarrera garbiak zati 1,5 eginez zenbatesten da. Eta, kasu guztietan, kalkulatzen da erabiltzai leari urteko gutxieneko kopuru bat geratu behar zaiola. 2025ean 1.731,17 eurokoa izan da.

2025ean ordaintzeko portzentajeak honakoak dira:

  • %75 Bizkaiko egoitzetan 24 orduko lekua (gehienez ere 45,61 euro egunean).
  • %65 Bizkaitik kanpoko egoitzetan 24 orduko lekua (gehienez ere 45,61 euro egunean).
  • %37,5 etxebizitza edo egoitzetan 16 orduko lekua (gehienez ere 36,53 euro egunean).
  • %25 eguneko zentroetako lekua (gehienez ere 12,54 euro egunean).

Etxebizitza eta egoitzetan, oporraldietan lekua erabiltzen ez bada (30 egun udan, 15 egun aste santuan eta 15 egun gabonetan), prezio publikoaren %40a ordaindu behar du. Eta egoitza, etxebizitza edo eguneko zentroko erabiltzailea ospitaleratu behar bada, %20a ordaindu behar du.

Erabiltzaileek edo legezko ordezkariek Bizkaiko Foru Aldundiari eman behar diote beren diru-sarreretan edota elkarbizitza-unitatean egon daitekeen edozein aldaketaren berri, aldaketa hori gertatzen den unean. Bere aldetik, Aldundiak ofizioz berrikusiko ditu prezio publikoak, eta berrikuspenaren aurreko lau urteetan kobratu gabeko zenbatekoak erreklamatu ahal izango ditu.

 

BBK SAIOA GORABIDE
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86