Esker oneko ekitaldi batez eta rap batez omendu genituen gure aisialdiko programetan laguntzen duten boluntarioak

Boluntarioei oso garrantzitsuak direla esateko
ekitaldi bat antolatu dugu.
100 lagun inguru etorri ziren.
“Ni boluntarioa naiz†esaldia eta gure logotipoa zeraman
eskumuturrekoa eman genien.
Ondo egiten duten dena ere esan genien.
Eta eurei eta euren lanari buruzko kanta bat
oparitu genien.
Boluntariotza lagungarria da adimen desgaitasuna duten pertsonek gizartean modu aktiboan parte hartzeko aukera izan dezaten, aisialdiko eta astialdiko jardueren bidez, eta ingurune komunitarioak bertan egonez eralda ditzaten. Hori dela eta, gure boluntarioen omenezko ekitaldi bat antolatu dugu.
Beren denboraren zati bat gure aisialdiko programetan laguntzen ematen duten boluntarioak izan ziren protagonistak, bi aldiz, egiten duten lan garrantzitsua aitortzeko ekitaldi batean. Batetik, ematen duten lagunÂtza eskerÂtzeko eta haiek omentzeko antolatutako ekitaldi batez gozatu zuten. Eta, bestetik, adimen desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitateari egiten dioten ekarpenaren garranÂtzia nabarmentzeÂko sortutako rap bat jaso zuten opari.
100 lagun inguru bildu ziren, eta denei “Ni boluntarioa naiz†esaldia eta Gorabideren logotipoa zeramatzan eskumuturreko bana eman zitzaien, baita ‘pintxobide’ bonu bat ere, ikasturtea amaitutakoan talde bakoitzak pintxo-pote batez goza dezan. Gainera, lokaleko pantailetan, haien lanari buruzko iruzkinak proiektatu ziren, boluntarioei eta familiei egindako inkestetatik ateratakoak. Parte hartzen duten taldeen zeregina ere aitortu zen. Eta bertaratutako guzti-guztiek argazkiak atera ahal izan zituzten photocall dibertigarri batean.
La del voluntariado
Ekitaldiko une gorena ‘La del voluntariado’ raparen aurkezpena izan zen. Kantaren bertsoek mezu oso indartsuak zabaltzen dituzte aisialdiaz gozatzeak pertsonen bizitzan duen garrantziari eta aisialdiaren bidez gizartean parte hartzeko aukerak benetakoak izan daitezen boluntarioek egiten duten ezinbesteko ekarpenari buruz. Egileak berak zuzenean abestu zuen rapa, bertaratutakoek koruak eginez lagunduta.
Topaketa bereziaren bidez, gure esker ona adierazteko gau bat oparitu genien boluntarioei. Eta ederra izan zen, gainera, hainbat taldetako pertsonak esperientziak partekatzen eta, hariz hari, bat egiten dituen sarea ehuntzen ikustea, alegia, Gorabiden bizi duten boluntariotza-esperientzia.
Yo soy tiempo libre…
ese viaje de verano, esa tarde de cine.
Yo soy tiempo libre…
el paseo por la playa, el pintxopote de los findes.
Yo soy tiempo libre…
mis amigos me acompañan, mi familia en Gorabide.
yo soy tiempo libre…
lo que me carga las pilas, mi motor, mi combustible.
Quién no tiene la necesidad de pasar más tiempo con los suyos,
dime la verdad.
Hablan de tiempo de calidad, pero ¿cuántos saben lo que quieres?
¿Se han parado a preguntar?
Esa es la misión de tiempo libre, formar parte de un equipo
y que participes.
Romper las barreras, tirar los tabiques.
Salir ahà afuera y que te impliques, ¿qué me dices?
Meydey, meydey, está sonando el busca.
Tenemos secuestrado al tedio, por una causa justa.
Queremos diversión ilimitada
y cada uno que lo haga de la forma que le gusta.
Que nadie tenga que perderse un plan.
Que nadie sienta que no va a encajar.
Porque todo es mucho más fácil si nos entendemos,
y el ocio compartido siempre ha sido lo primero.
Por eso quiero agradecerte,
que se escuche claro y que se escuche fuerte,
más fuerte, más fuerte, más fuerte,
que tenemos en común lo que nos hace diferentes.
Y es que soy igual que tú, es decir, diferente al resto.
Molesto, sÃ. Destaco, por supuesto.
Todo esto es lo que os hace imprescindibles.
Gracias al voluntariado por hacerlo posible.