2012-2015 aldirako jarritako helburuak bete ditugu eta datozen lau urteetarako planifikazioari ekingo diogu

2016/02/08

Gure hirugarren Plan Estrategikoan, 2012-2015 aldirako indarrean, ezarritako helburuak erronka hauekin lotuta zeuden: hitzarmenak, gizartean parte hartzea, barne garapena, ezagutzaren kudeaketa, elkarteen mugimendua, garapen profesionala, etengabe hobetzea eta jasangarritasun eta bideragarritasun ekonomikoa. Laurtekoa amaituta, ebaluazioa positiboa da lortutako emaitzengatik.

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Amaitu berri den aldi estrategikoan, pertsona ardatz duen laguntzarako planifikazio eredua ezarri dugu eta zentroetako erabiltzaileen parte hartzerako espazioak gehitu ditugu, horrek bizi kalitatean modu positiboan eragin du.

Era berean, lortu dugu Lantegi Batuak erakundearekin ere harremanak sendotzea eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin dugun hitzarmena finkatzea, eta beste erakunde batzuekin ere harreman berriak sortu ditugu, Partekatu Sarearen esparruan eta Hirugarren Sektorearen Adierazleen Foroan.

Gizarteko presentziari dagokionez, gizartean parte hartzeko dugun planak adimen desgaitasunen bat duten pertsonak ikusgarri egin ditu arlo guztietan, eta motibatu egin ditu inplikatutako pertsonak. Horrela, Goratu Programak harrera handia izan du, bai egindako saio kopuruan, bai parte hartu duten pertsonen balorazioan.

Barne garapenari dagokionez, arrakastaz ezarri dugu gure kudeaketa eredua, profesionalak gaitasunka aritzekoa; akreditazio helburuak lortu ditugu EFQM ereduan -orain, Kudeaketa Aurreratua deritzona- eta Feaps Kalitatean -orain, Inklusio Osoa- aldi horretarako (Zilarrezko Q eta Konpromisoko Aldia), eta berrikuntzarako dugun agenda garatu dugu bederatzi proiektu garatuta. Gainera, aurreikusitako guztia egitea lortu dugu ezarritako helburu ekonomikoak betez.

2016-2019 aldirako, helburuak definitzen ari gara bete-betan, horretarako ebaluazioa, azterketa eta kontrastea egiteko prozesua erabiliko dugu erabiltzaile, familia, profesional, boluntario eta interesa duten taldeekin.

2012an ezarri genituen helburuak bete egin ditugu. Gure erabiltzaileek gehiago hartzen dute parte eta haien bizi kalitatea hobetzen ari da, harreman onak ditugu beste erakunde batzuekin eta Foru Aldundiarekin, eta emaitza onak ditugu jarri ditugun helburuetan.