Emakumea eta adimen desgaitasunari buruzko azterketa Deustuko Unibertsitatearekin

2016/09/01

Gorabide eta Psikologia eta Hezkuntza Fakultatearen arteko lankidetza hitzarmen baten helburua da ahalduntzea erabiltzea gizartean parte hartzeko estrategia modura

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gorabide eta Psikologia eta Hezkuntza Fakultatea ikerketa bat egiten ari gara emakumea eta desgaitasun intelektualari buruz, gizartean parte hartzeko estrategia modura ahalduntzea oinarri hartuta. Proiektuak lau urte inguruko iraupena du eta helburua da ezagutzea nolako egoerak bizi dituen kolektibo horrek, identifikatzea zerk laguntzen edo oztopatzen duen gizarte-inklusioa, eta gaitasuna ematea ahalduntze pertsonalerako eta gizartean parte hartzeko.

Banakako 40 elkarrizketa egin zaizkie emakume-erabiltzaileei, gure autogestoreen artean, eguneko zentroetan, zazpi egoitzetan, bost etxebizitzatan eta Astialdiko Zerbitzuan. Hurrengo fasean eztabaida taldeak sortuko dira elkarrekin erabakitzeko ahalduntze programak bete behar dituen igurikimenak, helburuak eta dinamikak. 2017an ezarriko da, emakumezkoei tresnak emateko parte hartzeko, erabakitzeko, etab.

Deustuko Unibertsitatearekin ari gara lanean adimen desgaitasuna duten emakumeek gizartean parte har dezaten. Proiektuan gure zerbitzuak erabiltzen dituzten 40 emakume ari dira parte hartzen.