Egoitza Unitate Sozio-sanitarioak eta BetiON

2016/08/12

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Egoitza Unitate Sozio-sanitarioak aldi baterako egoitza-plazak dira (gehienez ere, 6 hilabete), premia sozialak dituzten gaixoei laguntza sozio-sanitarioa emateko. Beharrezkoa da 18 urte beteta edukitzea eta Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta egotea. Zailtasun txikiko zainketa sanitarioak behar dituzten pertsonentzat da (zainketa horiek etxean egin litezke, ospitaleratu gabe), baldin eta haien gizarte- edo familia-egoera dela-eta ezin bada ikuskatu eta bermatu zainketa horiek beren etxeetan behar bezala egiten direla. Zainketa sanitarioak zentro sozio-sanitario batean emateko agindu mediko bat behar da; horretarako, beharrezkoa izango da, betiere, dagokion txosten medikoa ematea. Eskaerak Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailean aurkeztu behar dira.

BetiON, Telelaguntza Zerbitzu Publikoa (BetiON servicio de Teleayuda público)

Etxez etxeko telelaguntza zerbitzuak aukera ematen die erabiltzaileei ohiko bizilekuan egoteko. Segurtasun edo osasun arriskurik egonez gero, erabiltzaileek segituan jasotzen dute laguntza, eskumuturrean edo medailoi batean jarritako gailu bati esker etengabe konektatuta baitaude adituek kudeatutako arreta zentro batekin. Zerbitzu horri esker kontsultak egin litezke edo beste baliabide batzuetara deribatu (SOS Deiak, BetiON unitate mugikorra, anbulatorioko aurretiko zita, familiakoekin harremanetan jarri…). Zerbitzua bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako pertsonentzat da; gizarte-zerbitzuek hala onartuta, beste norbaiten mende bizi diren 65etik gorakoentzat; adimen desgaitasun fisikoa edo sentsoriala izanik mendekotasuna dutenentzat eta gaixotasun mentala izanik mendekotasuna dutenentzat. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Zerbitzuetako Sailean edota Udaleko Oinarrizko Zerbitzu Sozialen bidez tramitatzen dira eskaerak.