Gure plangintza metodologia berria aurkeztu dugu, pertsona ardatz duena

2016/09/16

Ekitaldi instituzionala izango dugu eta, gainera, aterkiak irekita elkartuko gara gure zentroetan, "Adimen desgaitasun guztiarekin, Bizkaia osoan†lemapean.

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

2016ko Gorabide Egunean, gure metodologia berria aurkeztu dugu, pertsona ardatz duen plangintzan oinarritua, erabiltzaileen ahotsa hartzen dugu aintzat, haien helburuak ezartzeko eta identifikatzeko zein laguntza behar duten haien bizitzari zentzua ematen dieten premia, nahi eta igurikimenak asetzeko. Gainera, eredu horrek laguntzarako profesionalen sentsibilizazioa eta inplikazioa du eta familien ikuspegia ere bai.

Lau urteko lanaren emaitza da eta 75 parte hartzaile baino gehiago aritu dira, adimen desgaitasuna duten pertsonak, profesionalak eta familiak. Berrikuntza irekian eta lankidetza prozesuan egin da eta oso profil heterogeneokoek hartu dute parte. Modu berria da adimen desgaitasuna duten pertsonentzako laguntzak planteatzeko eta emaitzei buruzko ikuspegi aldaketa da, erabiltzaile bakoitzaren araberakoa.

Metodologia horrekin, Gorabiden eskaintzen diren laguntzen kudeaketa bideratzeko lau balio nagusi hartzen dira abiapuntu: erabiltzailea ardatz izatea, profesionaltasuna, parte hartzea eta berrikuntza.

Erakundeen presentzia

Ekitaldian, gurekin izan genituen Angel Toña, Gizarte Politiketako sailburua; Isabel Sánchez, Gizarte Ekintzako foru diputatua, eta Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea. Horietaz gain, beste ordezkari batzuk ere egon ziren, Eusko Jaurlaritzakoak, Bizkaiko Foru Aldundikoak, Bilboko udalekoak eta desgaitasunaren arloko erakundeetakoak eta hirugarren sektore sozialekoak.

Pertsona ardatz duen plangintza Gorabiden aplikatzeari buruzko aurkezpenaz arduratu ziren Ricardo Aretxaga eguneko zentroetako koordinatzailea; Tania Pereda, psikologoa; Raquel Díez, Arreta Zuzeneko profesionala eta Reyes Barranco, Gorabideko egoitza bateko erabiltzaile bat.

Aterkiak irekita Bizkaian

Azkenik, aterkiak irekita elkartzeko tradizioa, adimen desgaitasuna duten pertsonen inklusio osoaren aldekoa, zentroak ditugun beste herri batzuetara ere eraman dugu aurten, “Gorabide, adimen desgaitasun guztiarekin, Bizkaia osoan” lemapean. Jarduera horrekin, frogatu nahi dugu pertsona guztiak garela gizarte berberaren parte.

Gorabideren 54. urteurrenean, laguntza pentsatzeko modu bat aurkeztu dugu erabiltzaileak kontuan izanik. Gurekin izan genituen Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, Aldundikoak, Bilboko udalekoak eta beste erakunde batzuetakoak. Aterkiak irekita elkartu ginen gure zentroetan.

Familiaren Bizi Kalitatea Babesteko programa (Programa de Apoyo a la Calidad de Vida Familiar

Gorabidek aukera ematen die elkarteko familiei Familiaren Bizi Kalitatea Babesteko Programan parte hartzeko. Programa horren bidez, urtean hiru edo lau aldiz elkartuko dira familia eta gizarte langilea edo programa dinamizatzen duen psikologoa, helburu dutelarik familiako bizi kalitatea hobetzea eta horretan lan egitea. Familiaren egoera eta premiak ebaluatzen dira, eta laguntza plana egiten da familiaren gaitasunak eta ongizatea hobetzeko. Metodologia horren bidez, familia osoak du aukera prozesuan parte hartzeko, horrek beste aukera batzuk ematen ditu ekintzarako eta bestela konpontzen zailak diren gaiak tratatzeko. Gainera, horrela familia babestuta sentitzen da eta aktibatu egiten da.

Hauek dira hobetu nahi diren arloak: familiako interakzioa, gurasoen antolaketa eta trebetasunak eta gizarteko inklusioa eta parte hartzea. Parte hartu duten familientzat, programa bihurtu da “arnasbide eta lasaitasunâ€, “entzun eta elkar entzunâ€, “bizitzako arazoetan gelditu eta pentsatu†edo “kontrola berreskuratuâ€. Estimatu egin dute familia modura elkarrekin lan egitea eta kanpoko bat haiekin egotea “pantaila modura, gure isla izateko, eta alde positiboa indartzeko ere bai”.