Hezkuntza afektibo-sexualari buruzko tailerra

2017/04/24

Sei saio erabiltzaileentzat eta bi familientzat Gorabideko adimen desgaitasunen duten pertsonen afektibitatearen eta sexualitatearen garapena hobetzen lagunduko dute

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Datozen hilabeteetan, Gorabideko erabiltzaileek sexu hezkuntzako programan parte hartu ahal izango dute, euren burua ezagutu, onartu eta modu positiboan espresatzeko sexu dimentsioan. Sei saio independente izango dira eta profil desberdinentzako gai eta eduki desberdinak landuko dira, modu ludiko eta parte hartzailean, talde eta pertsona bakoitzaren ezaugarrien arabera. Era berean, familiek afektibitate eta sexualitateari buruzko bi tailer edukiko dituzte: bata, helduei buruzkoa eta bestea, gazte eta nerabeei buruzkoa.

Erabiltzaileentzako lehenengo saioa maitasunari buruzkoa izango da, apirilaren 28an. Familientzako jardunaldiak 27an eta 28an izango dira. Beste tailerretan honelako gaiak landuko dira: sentimenduak ezagutzea, sexu aniztasuna, norbere burua onartzea, sexualitatearen adierazpena eta bikote harremanak. Saio independienteak direnez, pertsona bakoitza nahi duen bestetara apunta daiteke.

FECHA TEMA PERFIL LUGAR HORARIO
Apirilak 28 Maitasuna Orokorra Gorabide 18:00-20:00
Maiatzak 25 Ezagutzea Nerabeak Bolunta 18:00-20:00
Ekainak 23 Dibertsitatea Gay-lesbianak Bolunta 18:00-20:00
Irailak 29 Onarpena Orokorra Gorabide 18:00-20:00
Urriak 20 Adierzpena Orokorra Gorabide 18:00-20:00
Azaroak 24 Bikotea Bikotekideak Bolunta 18:00-20:00
Apirilak 27 Helduak Familiak Bolunta 18:00-20:00
Apirilak 28 Gazteak Familiak Bolunta 18:00-20:00

Infornazio gehiago eta izena ematea:
dianacabezas@gorabide.com
javibengoa@gorabide.com
Tel. 94 443 12 10.