Pazkoetako oporrak Palma de Mallorcan, Peñíscolan, Nojan eta Laredon

2017/05/02

Gorabidek antolatutako bidaiez gozatu dute 90 pertsona baino gehiagok, Imsersok diruz lagundutako Plena Inclusioneko programen barruan

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Aurten ere, adimen desgaitasuna duten 74 pertsonek osatutako bost taldek eta 18 boluntariok pazkoetako oporrez gozatu dute Gorabidek, Plena Inclusioneko programen barruan, antolatutako bidaiei esker, Imsersoren diru-laguntzarekin. Talde bik Peníscolan pasatu dute astea, batek Palma de Mallorcan, beste batek Laredon eta beste batek Nojan.

 

Palma de Mallorcara hegazkinez joan diren 16 erabiltzailek eta lau boluntariok hainbat jarduera egin dituzte, Balearreko irlako kobak bisitatu, izurdeen ikuskizunetara joan eta ibilaldiak egin itsasontzian. Bestalde, Peñiscolara bidaiatu duten adimen desgaitasuna duten 16 pertsonako talde biek eta lau boluntarioek Alcocéber, Benicassim eta Valentziako Ozeanografikoa bisitatu dituzte.

Noja eta Laredoko taldeek, 13 erabiltzailek eta 3 boluntariok osatuta, Santanderreko Magdalena Jauregia eta Joyeleko padurak bisitatu dituzte eta ibilaldiak egin dituzte itsasontzian kostatik.

Boluntarioei esker
Oporraldi horiek ezin izango ziren egin dena ondo ateratzeko ahalegin guztia egin duten boluntarioen laguntzarik gabe. Emaitza izan da erabiltzaileek oso ondo pasatu dutela eta oporrak luzatu nahi izan dituztela.