Gorabide adimen desgaitasuna duten pertsonen familien elkarte aitzindaria da Bizkaian, eta 1962tik ari da lanean kolektibo horren bizi-kalitatea hobetzeko eta gizarte justu eta solidarioa sustatzeko, erabat gizarteratu ahal izateko. Horretarako, pertsona ardatz duen laguntza-zorro integral bat du, bizitza osoan eta eremu posible guztietan: bizitegia, eguneko arreta, aisialdia, gizarte-partaidetza, enplegua, erabakiak hartzea edo bere eskubideen defentsa. Eta Euskadin erantzukizun publikoko gizarte-sistema sendotzen lagundu duten zerbitzuak sortzea lortu du. Hori guztia familiek eta adimen desgaitasuna duten pertsonek ematen duten zuzeneko ezagutzatik abiatuta, eta gizartean eragina duten profesionalen, boluntarioen, erakunde publikoen eta erakunde pribatuen ahalegin partekatua bilduta.
1962ko irailean, adimen desgaitasuna duten pertsonen senide eta lagunen talde batek osatu zuten gaur egun Gorabide dena. 1963an, Ongizatezko Erakunde Partikulartzat onetsi zuten eta 1970an Herri Onurako erakunde izendatua izan zen..Bere kezka nagusia , beren estatutuetan islatzen zenez, egoera sozial eta familiarrean ematen den arazo honen gainean herritarrengan kontzientzia piztea eta asistentziarako zentroak sortzea zen, izan ere, garai hartan ez baitzegoen horrelakorik.Sortu duen arrazoia edonolakoa dela ere, adimen desgaitasuna duten pertsonek gizarte honetako herritarrak diren heinean berezkoak dituzten eskubideak babestea da Gorabideren xedea eta elkartearen jarduera osoa mugiarazten duena.Gorabidearen ikuspuntutik, azken helburu hori lortzeak desberdinak baina osagarriak diren hiru arlotan lan egitea eskatzen du:
- Giza-gorputzan eragina izatea gizartearen jabetza osoa lortzeko xedeaz, honek, gizarteak, bere osotasunean adimen desgaitasuna duten pertsonak onartzeko eta hauen ezagutza eta eskubideen erabiltzean laguntzeko.
- Kasuaren arabera beharrezko diren banakako laguntzak ematea eta komunitate-oinarria duten zerbitzu orokorrak sortzeko bideak sustatzea, adimen desgaitasuna duten pertsonek ongizatea eta beraien bizi kalitatearen etengabeko hobekuntza lor dezaten.
- Zuzenean zerbitzuak sortzea, egokitzat hartzen denean.
Urte hauetan, Gorabidek lan egin du adimen desgaitasuna duten pertsonak gizartearen eskubide osoko kideak bezala aintzakotzat hartuak izateko. Eta guzti hau egin ahal izan du adimen desgaitasuna duten pertsonen, bere familiakoen, profesionalen, boluntarioen eta udal eta pribatuak diren elkarteen artean egindako ahaleginari esker. Ibilbide honetan adimen desgaitasuna duten pertsonen eta bere familiakoen beharrak antzematen joan dira, eta herri-erantzukizunaren giza-sistema finkatzeko lagundu duten zerbitzuak sortzen joan dira. Lan eremuan ere aurrerapausoak eman izan dira, 1983an Lantegi Batuak sortuz edota 1991ean hasitako Futubideren hazkuntzatik aurrera izandako tutoretza-laguntzekin, elkarte bi hauek Gorabidek sustatuta daudelarik.
Gorabide Fevas – Plena inclusión Euskadi federazioaren parte da, baita Giza-berrikuntzaren Foroanrena eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin izandako lan-taldeena ere. Honez gain, Sareen Sarearen (Euskadiko Gizarte-ekintzaren Hirugarren Sektoreko Sareen Sarea) sorkuntzan hartu du parte, baita Bizkaiko Herri Elkarrizketarako Mahaian, Euskadiko Herri Elkarrizketarako Mahaian, Elkarbanatu Sarean eta Bizkaiko Hirugarren Sektoreko Adierazleen Foroan ere.