“Uda honetan, oporretan Gorabidekin joan naiz Comarrugara. Tarragonan dago. Inoiz ez nintzen han egon eta oso polita da. Bero handia egin du, arratsalde euritsua batean izan ezik. 29 lagun eta 8 monitore ginen, baina ni zortzi lagun eta bi monitore talde batean egon nintzen. Teresa eta Nera ziren gure monitoreak. Oso gustura ibili naiz beraiekin eta beste oporretan ere haiekin topatu nahiko nuke. Bi aste oso dibertigarri eta interesgarri izan dira: terma batzuetara joan ginen, Comarrugako catedralera, Tarragonago Alde Zaharrera, ur-parke batera, Sitgesera… eta lagun baten urtebetetzea ere ospatu genuen. Urte askotan oporretan egon naiz Gorabidekin eta esperientzia zoragarria da, ondo pasatzeaz gain, jende berria ezagutzen baitut eta lagun gehiago egiten baitut. Horregatik, gustatuko litzidake errepikatzeaâ€.
Francisco José Gonzalez Corpas
Gorabideko bazkide eta erabiltzailea