Soinu Mosaikoa proiektuak Cermi Estatal Saria jaso du, Kultur Ekintza Inklusiboa kategorian

2017/09/28

Ekimenean, musika erabili zuten adimen desgaitasuna dutenen garapen pertsonal eta inklusiorako tresna modura, eta Gorabideko sei erabiltzailek hartu zuten parte

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Soinu Mosaikoa proiektuak Cermi.es 2017 Saria jaso du, Gizarte Ekintza Inklusiboa kategorian. Proiektuan Gorabideko sei erabiltzailek hartu zuten parte Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin Euskalduna Jauregian, Fevas-eko beste elkarte batzuetako adimen desgaitasuna duten 16 pertsonarekin batera. Ekimen horretan musika erabili zuten adimen desgaitasuna dutenen inklusio eta garapen pertsonalerako tresna modura. Sustatzaileak Plena Inclusion España, Espainiako Orkestra Sinfonikoen Elkartea eta BBVA Fundazioa izan dira. Plena Inclusioneko erakundeetako 228 erabiltzailek eta 14 orkestra sinfonikotako 200 kide baino gehiagok hartu zuten parte, 2016. urtean 14 hiritan 24 kontzertu baino gehiago eskaini zutenak.

Jarduera “Munduko lorerik handiena†Emilio Aragón-en konposizioaren inguruan izan zen -autoreak proiektuan erabiltzeko laga zuen-, eta José Saramago Literatura Nobelaren izen bereko ipuinean oinarriturik dago. Horretarako, talde bakoitzak mikrokonposizioak egin zituen lan originalarekin bat egiteko, urte eta erdian soinudun sorkuntzarako tailerrak eginez eta bertan sormen lana partekatzen zuten adimen desgaitasuna dutenek eta orkestra sinfonikoetako kideek. Horren emaitza izan zen orkestra bakoitzak konposizio bakarra eta desberdina zuela, tailer bakoitzaren bilakaeraren arabera, eta benetako mosaiko original eta esklusiboa osatu zuten musika, perkusio, dantza, narrazio, poesia, arte dramatiko eta adierazpen plastikoarekin.

Hauek dira parte hartu zuten orkestrak: Granadako Hiria Orkestra, Sevillako Orkestra Sinfonikoa, Asturias Printzerriko Orkestra Sinfonikoa, Oviedo Filarmonia, Kanaria Handiko Orkestra Filarmonikoa, Tenerifeko Orkestra Sinfonikoa, Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoa, Valleseko Orkestra Sinfonikoa, Bartzelonako Orkestra Sinfonikoa eta Kataluniako Nazionala, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Madrilgo Orkestra Sinfonikoa, Madrilgo Komunitateko Orkestra eta Koroa, Madrilgo Orkestra Sinfonikoa eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoa.

Euskal jatorria
Proiektu handi honen jatorria Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Euskadiko Fevas Plena Inclusionekin aurretik izandako esperientzia da, 2008an ekin zioten elkarlanari, helburu zutelarik adimen desgaitasuna dutenengana musika hurbiltzea. Esperientzia horretan hartu zuen parte Mikel Cañadak, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Hezkuntza Ataleko koordinatzaileak, bera da Soinu Mosaikoa proiektuaren bultzatzaile eta koordinatzaile nagusienetakoa.

Horregatik guztiagatik, zoriontzen ditugu Fevas Plena Inclusion Euskadi, Adrian Mesa, José Félix Mongil, Lorena Santa Eufemia, Mikel Martija, Mikel Reyes eta Milagros Durana eta proiektuan parte hartu duten adimen desgaitasuna duten pertsona guztiak, eta gure inguruan inplikatu direnak; bereziki EOSeko Beatriz Linares biolontxelista eta Elena Martínez de Murgia biolinista, eta BOSeko Marion Desjacques arpista eta Narciso Gómez perkusionista.