Gorabideren laugarren Plan Estrategikoa (2016-2019) egiten kontraste taldeak aritu ziren elkarlanean: erabiltzaileak, familiak, profesionalak eta boluntarioak, eta kanpoko adituen laguntza ere izan dugu.
Helburuak
Adimen desgaitasunen bat duten pertsonek eta euren familiek ahalik eta bizi kalitaterik onena lor dezaten laguntza ematea.
- Pertsonarengan arreta jarritako plangintza
- Pertsona erabiltzailearen protagonismoa
- Bizi-kalitatearen azterketa
- Familien Bizi-kalitatea Babesteko programa
Gizarteko erreferente sozial eta teknikoa izatea
- Berrikuntza, malgutasuna, esku hartze eredua.
- Ezagutza partekatzea.
- Ingurumenaren aldeko ekintzak.
Iraunkortasunari eta bideragarritasun ekonomikoari eustea
- Efizientzia ikerketak egitea.
Sareko lana, hirugarren sektorearen garapena sustatu, loturak finkatu eta harremanetarako esparru berriak sortu
- Hirugarren sektoreko entitateekiko loturak finkatzea praktika onak eta posizionamendua partekatzeko.
- Erakundeekiko loturak finkatzea.
- Erakundeekiko harremanetarako espazio berriak sortzea.
Gizartearekiko konpromisoa eta eragin soziala
- Garapen soziala sustatu, balio etiko eta solidarioak eta ingurumenarekiko konpromisoa oinarri hartuta.
- Gizartean dugun presentziari eustea, gure konpromisoari eta adimen desgaitasunaz dugun ezagutzarekin loturik.
Profesionalak garatzea, balio, xede eta helburuekiko lotura sustatuz
- Profesionalen garapenean aurrera egin gaitasunen bidezko kudeaketaren bitartez
- Pertsonak kohesionatu gure balio, xede eta helburuetara bideratutako erakunde kultura ereduaren inguruan.
Berrikuntza finkatu, adimen desgaitasuna duten pertsonen ahalduntzea, irisgarritasun kognitiboa eta sortzen diren beharren erantzuna sustatuz
- Pilotajeen ezarpena zabaltzea, bai zentro eta zerbitzuetan, bai elkarte barruko espazio berrietan.
- Berrikuntzarako ildo berriak sortzea, irisgarritasun kognitiboarekin lotutakoak.
- Sortutako ezagutza teknikoari balioa ematea.
Elkarte mugimendu zabala, kohesionatua, parte hartzailea eta kidetasun sentimendua duena
- Familiek parte hartzeko bide berriak aztertu elkarteko jarduera barruan.
- Elkartegintzaren balioa sustatu bazkide izatearen bidez.
Kudeaketa sistemak eta eskakizunak ziurtatu: araudia, Kudeaketa Aurreratuaren eta Bizi Kalitatearen ereduak, eta konpromiso etikoa
- Araudia kudeatzeko sistema integratua garatu.
- Kudeaketa Aurreraturen eta Kalitate Osoko ereduen bideko antolaketa garatu.
- Eraginkortasun eta iraunkortasun ekonomikoa.