Zer eskaintzen du?

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail


 
Lehenengo harrera eta laguntza
Lehenengo kontaktua adimen desgaitasuna duenarekin eta haren familiarekin, Gorabideko kide izan daitezen. Desgaitasun diagnostikoa eta diagnostiko soziala.

Etengabeko informazioa
baliabideak, zerbitzuak, prestazioak, pentsioak, indarrean dauden lege eta laguntzak, orokorrak eta bereziak (mendekotasuna, desgaitasuna, prezio publikoak, ISNA, familia ugaria, legezko gaitasuna eta tutoretza aldaketa, doako justizia, etab.).

Orientazio pertsonalizatua
Proposamen eta irtenbide egokienak eskainiko dira, kontuan izanik euren nahiak, eta euren bizimodua eta itxaropenak eta familiakoenak. Horretarako, behar beste elkarrizketa eta topaketa egingo dira ingurune desberdinetan, ondo ezagutu ahal izateko adimen desgaitasuna duena eta bere familia.

Babesa, jarraipena eta laguntasuna
Bizi-ziklo guztian zehar, trantsizio uneetan arreta berezia jarrita; premiazko egoeretan (egoitzan aldi baterako arta tzea, babes gabeko edo arrisku egoerak, etab.); prozedura administratiboen tramiteak egiteko, zerbitzu eta baliabide publiko edo pribatuetara sarbidea izateko.

Haur-gazteentzako orientazioa:
Zerbitzua 16 urte arte eskaintzen da, eta familiei orientazioa ematen die diagnostiko, laguntza, prestazio eta baliabide ekonomiko eta materialei buruz, adimen desgaitasuna duten alabak edo semeak euskarri egokia eduki dezan garapenik onena izateko.


BBK SAIOA GORABIDE
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86
Fax 94 453 90 87