Neguko egitarauak

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Urritik ekainera arte, eguneroko klubetan, asteburuetako klubetan eta eguneko irteeretan jarduerak antolatzen ditugu. Gainera, kultur eta kirol jarduerak egiten ditugu, eta Imsersok diruz lagundutako oporrak pazko astean.

 

Aisia-baliabideen zentroak

Astelehenetik ostiralera goizez 18 urtetik gorako pertsonentzako jarduerekin funtzionatzen duten espazioak, bai zentroan bertan, bai gune komunitarioetan..

 

Aste bitarteko aisia-zentroak

Astelehenetik ostiralera arratsaldez egiten diren jarduera ludikoak: sukaldaritza-tailerrak, eskulanak, liburutegia, irteerak, askariak, jaiak… hainbat taldetan, adinaren arabera (nerabeak, gazteak eta helduak).

 

Asteburuko aisia-taldeak

Larunbat edo igandeetan arratsaldeko ordutegian funtzionatzen duten programak, adinaren, laguntza-mailaren, interesen eta kokapen geografikoaren arabera egituratzen direnak.

 

Eguneko irteerak

Larunbatean edo igandean hileko txangoak, intereseko lekuetara, adinaren arabera antolatutako taldeetan (adingabeak, gazteak eta helduak), aisialdi komunitarioko espazioen aprobetxamendua sustatuz.

 

Kirol-jarduerak

Talde propioak: saskibaloia, areto-futbola eta multikirola.

Kirol erakundeekin lankidetzan egindako proiektuak: eskupilota (Bidebieta Pilota Taldea), errugbia (Universidad Bilbao Rugby), futbola (Athletic Club Fundazioa), mendi-ibiliak eta xakea (Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioa).

 

Formakuntza eta kultura-jarduerak

Informatika eta musika-adierazpeneko ikastaroak, ikuspegi ludiko batetik, prestakuntza-zentro pribatuekin lankidetzan.

 

Pazko oporrak

Adimen desgaitasuna duten 16 urtetik gorako pertsonentzat pazko asteko oporrak. Aisialdirako eta astialdirako aukerak aprobetxatzea helmuga turistikoetan helburua da, pentsio osoko erregimenean hiru izarreko hoteletan, eta txangoak leku interesgarrietara. Bidaia horiek Plena Incluisóneko programetan barruan dira, eta Imsersok diruz laguntzen ditu.

 


Informazio gehiago:
tiempolibre@gorabide.com
Teléfono: 94 443 12 10