Aldi baterako egonaldiak

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Aldibaterako egonaldietarako Ola Egoitzak, Sondikako Ola BBK Zentroan kokatutakoak, adimen desgaitasuna duten pertsonei ohiko ez den inguru batean bizitzen laguntzen die, eta honela, familiek atsedenaldia hartzea errazten du urtetik geratzen den denboraldian beraien zaintzarekin jarrai dezaten.

Bizkaiko adimen desgaitasuna duen 18-59 urte bitarteko edozein pertsonarentzat irekita dago. Urteko 365 egunetan martxan dauden 28 tokiko edukiera dauka. Egoitzen gutxieneko iraupena 15 egunetakoa da eta askoz jota urtean 3 hilabetekoa (4 hilabetekoa larrialdietan).

Plaza eska daiteke arrazoi hauengatik:

  • Zaintzaren ardura duen pertsona nagusiaren atseden edo arnasaldiagatik
  • Larrialdiak:
    • Tutorea den pertsonaren ala bigarren mailako odolkidetasuna edo ahaidetasuna duten familiarren heriotza edota ebakuntza kirurgikoa behar duen gaixotasunagatik, eta honelako egoeretatik errekuperatu eta berrantolatzeko astia behar izateagatik.
    • Tutorea den pertsonaren lan-arrazoiengatik.
    • Bizilekutik aldatu behar izateagatik edo honetan egin behar diren garrantzizko obrengatik.
    • Tutorea den pertsonaren aldetik beharrezko laguntzak emateko ezintasuna edota zailtasun larriagatik.

Eskaerak, erabiltzaileen selekzioa eta plazen esleipena Bizkaiko Foru Aldundiaren Giza Ekintzaren Sailak bideratzen ditu.

BBK SAIOA Gorabide Zerbitzuko gizarte-langileek aholkatu eta lagunduko dituzte familiak prozesu osoan zehar. Telefonoa: 94 453 90 86.

HELBIDEA

Ola BBK Zentroa
Goietxa Bidea 18 – 48150 Sondika
Tel. 94 453 28 89
ola@gorabide.com

——————————————————————————————————————————————
Honelako denboraldi baterako egonaldiak ekainaren 13ko 108/2006 (BAO 2006ko ekainaren 19koa) eta martxoaren 13ko 38/2007 (BAO 2007ko matxoaren 20koa) Foru Dekretuek araututa daude.. Eta egonaldien finantziaziorako urriaren 28ko 204/2003 (BAO 2003ko urriaren 31koa) Foru Dekretua ezartzen da.