Nola sortzen da adimen desgaitasun bat?

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Nahiz eta adimen-funtzionamenduan aldaketak, moldatzeko ahalmena, e.a. eragin ahal duten 750 genetika-sindrome ezagutu, oraindik gaur egun, azaltzen den kasurik gehienetan ez da ezagutzen adimen desgaitasuna sortzen duen arrazoia. Genetikaren arlokoak ez diren arrazoien datuak zailak dira zehazteko; haurdunaldian eman ahal dira, erditzean edota bizitzaren lehen urteen zehar.

Adimen desgaitasunaren agerpena ezin da elementu bakar batez zehaztu; Edozein pertsonengan bezala, norberaren gaitasunak baldintza desberdinen batuketaren ondorioz ematen dira, bai pertsonak berez dituenak (genetika-herentzia, beren izaeraren ezaugarriak modelatzen dituzten bizipen eta ikasketak,etab.), bai ingurumen fisiko eta gizartearekin duen harremanari dagozkionak eta baita harreman horri aurre egiteko dauzkan eta ez dauzkan baliabideak ere.

Adimen desgaitasuna, muga esanguratsuak dituen pertsona bat bere ingurunearekin elkarrekintzan aritzen denean adierazten da. Beraz, pertsona beraren eta inguruan dituen hesien edo oztopoen araberakoa izango da. Ingurunea bideratzaileagoa edo ez hain bideratzailea izatearen arabera, desgaitasuna  modu batera edo bestera adieraziko da. Eta elkarreragin horretatik sortzen diren beharretan oinarrituz zehaztu ahal izango ditugu, beti ere adimen desgaitasuna duen pertsonaren beraren pertzepzioa kontutan izanda, zeintzuk diren momentu eta egoera bakoitzarekiko laguntzarik egokienak.

Adimen desgaitasunaz hitz egitean mugak azpimarratu beharrean, nabarmendu behar dira pertsona honek behar dituen laguntzak berezko, kalitatezko eta besteekiko harremanetan ematen den bizitza izan ahal dezan. Laguntza hauek pertsona beraren inguru-egokitzapenerako behar diren errekurtso eta estrategiak dira, bere ongizatea handitzeko asmoa dutenak. Laguntzak eskaintzeko behar den denboraren arabera, honela banatzen dira: noizbehinkakoak, mugatuak, zabalak edo orokorrak.