Familia guztientzako zerbitzu bat

2018/06/19

Ezagutzen dituzu BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzuak eskaintzen dizkizun zerbitzuak?

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gorabideren Harrera, Informazioa, Orientazioa eta Laguntza Zerbitzuak, Sondikako BBK Ola Zentroankokatutakoak, Bizkaiko desgaitasun intelektuala duten pertsonei (gaurko edo potentzialak) zerbitzu osoa ematen die beren garapen ebolutiboaren etapa guztietan, baita familiei edo tutoretza duten pertsona ala entitateei ere. Pertsonaren orientaziotik, desgaitasun intelektualaren errealitatearekiko kontaktua ezartzen du pertsona erabiltzailearen eraginpeko eremuan, eta konponbideen bila aritzen da, kasu zehatz bakoitza, berezia eta bakarra dela kontuan hartuz.. Zerbitzuhau zuzenduta dago entitate eta erakunde publiko edo pribatuei ere eta baita bizkaiko gizartearioro har. Bere funtzionamendua eta abiaraztea posiblea da Gorabidek BBK-arekin duen kolaborazioko hitzarmenari esker, eta baita Bizkaiko Foru-Aldundiaren laguntzari esker.

Gure BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzua bost gizarte-langilek, hiru psikologok, psikiatra batek, administrari batek eta zuzendari batek osatzen dute, eta baliabide hauek eskaintzen ditu:

  • Harrera eta hasierako laguntza: Lehen kontaktua adimen urritasuna duen pertsonarekin eta haren familiarekin Gorabiden sartzeko, eta desgaitasunaren diagnostikoa eta diagnostiko soziala egin.
  • Informazio etengabea: Baliabideak, zerbitzuak, prestazioak, pentsioak, dauden laguntzak edo legediak, orokorrak eta espezializatuak (mendekotasuna, desgaitasuna, prezio publikoak, ISNA, familia ugaria, lege-gaitasuna eta tutoretza aldatu, doako justizia tramitatu, etab.).
  • Orientazio pertsonalizatua: Desio, bizimodu eta itxaropen familiar eta pertsonaletara egokituta. Elkarrizketa eta topaketen bitartez egiten da, mendekotasuna duen pertsona eta haren familia hobeto ezagutzeko.
  • Babesa, jarraipena eta laguntza: Bizitza-ziklo osoan, arreta berezia jarrita trantsizio-momentuetan, larrialdietan (aldi baterako egoitzako arreta, babesgabetasun eta arrisku egoerak, etab.) edo beharrezko administrazio-prozeduren tramiteetan, zerbitzu eta baliabide publiko edo pribatuetara sartzeko.
  • Haur-gazteentzako orientazioa: 16 urtetik beherakoei zuzenduta, familientzat diziplina anitzeko erreferentea izan dadin, aldiro joan daitezen eta senidearen garapena eta jasotzen dituen laguntzak ikus ditzaten.

Informazio gehiago:
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 83