Gorabidek eta BBK-k ‘pertsona irisgarriak’ prestakuntza saioak abiatu ditugu Guggenheim Museoan

2018/06/11

Adimen desgaitasuna duten hamar lagunek beren beharrei buruzko prestakuntza eskaini diete jendaurreko arretako profesionali, abendura arte

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Guggenheim Museoak ‘Pertsona Irisgarriak’ programako lehen prestakuntza-saioak hartu ditu, eta bertan Gorabidek eta BBK-k laguntza ematen dute adimen desgaitasuna duten pertsonen aldeko jarrerak eta interakzioak sustatzeko. Saio horretan, Gorabideko erabiltzaile Conchi Basabek, Juan Cruz Barandak eta Jorge Llorentek erakusketa interaktiboa dinamizatu dute, eta zenbait jarduera praktiko egin dituzte jokabide inklusiboak sortzen dituzten gaitasun kognitiboei, afektiboei eta jarrerazkoei buruz museoko jendaurreko arretarako profesionalen artean.

Badakizu pertsona irisgarriak zer diren? Hori da egiten duten lehen galdera, eta hortik abiatuta, bestelako gaiak lantzen dituzte, esaterako, pertsonekiko harremanak, jendaurreko arretan irisgarria izateko garrantzia edo adimen desgaitasuna dutenekin jardutean sor daitezkeen zailtasunak. Gainera, ulertzeko zailak diren inguruen adibideak eta haien ondorioak aurkezten dituzte, baita haiei begiratzeko, hitz egiteko edota tratatzeko moduan agertzen diren jarrera kontziente eta inkontzienteak ere. Era berean, beste pertsonekin ulertzeko zer behar duten azaltzen dute.

Adituak esperientziagatik
“Adimen desgaitasuna dugunok esperientziagatik adituak gara”, ziurtatu du Conchik ekintza mota hori balioan jartzeko orduan. Horietan, lehen pertsonan hitz egiten dute “adimen desgaitasuna ez duenak kontatu ezin dituen gauzez”, azpimarratu du.  Bestalde, Jorgek adierazi du programa honen gakoa hauxe dela: “gure bizi-kalitatea hobetzen duten aldaketen parte aktiboa izan nahi dugu”. Eta Juan Cruzek honakoa azaldu du: “nirekin harremanetan jartzeko modua ni ikusteko moduaren menpe dago, eta ez hainbeste nire izateko moduaren menpe”:

Bestalde, Gorabiden ‘Pertsona Irisgarriak’ programako arduraduna den Diana Cabezasek hau aipatu du: “kontaktuaren hipotesiaren bitartez azaltzen da gizarte-talde desberdinetako kideen arteko harremanek aurreiritziak murrizten lagundu dezaketela”. Adimen desgaitasuna duten pertsonen kasuan, “azterketek iradokitzen dute kolektibo horrekin kontaktu gehiago dutenek harenganako jarrera positiboagoak izaten dituztela”.

Horregatik, saio bakoitza bukatzean, prestakuntzak adimen desgaitasuna duten pertsonen inguruan profesional bakoitzak duen pertzepzioan eraginik izan duen aztertzen da. Esperientzia oso aberasgarria izan da, entrenatzaileen taldean desgaitasuna duten pertsonen artean dagoena eta oztopoak hausten dituen lehen aldia delako”, esan dute prestakuntza jaso ondoren.

Gainerako saioak abendura arte egingo dira Eusko Jaurlaritzako instalazioetan, Bizkaiko Foru Aldundian, Bilboko Udalean, Itsas Museoan, Bilboko Metroan, Kutxabanken eta Euskaltelen, hiru helbururekin: adimen desgaitasuna duten pertsonen gaitasunak eta autonomia areagotzea, proiektuan parte hartzen duten jendaurreko arretako langileen gaitasun profesionalak indartzea; eta lan egiten duten konpainietan edo erakundeetan emaitza hobeak sortzea.