Adimen desgaitasuna duten zortzi pertsona teknologiari buruzko trebatzaileak izango dira, Vodafone Fundazioa laguntzarekin

2019/01/24

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

“Teknologiak bizimodua errazten digu. Pertsona batzuen kasuan, bizimodua posible egiten du”. Lelo horrekin, Gorabideko lau erabiltzaile eta Madrilgo Ademo Fundazioko beste lau teknologia irisgarrien arloan prestatzen ari dira, gizarte arloko ikasleei irakasteko. Vodafone Fundazioak, Eraldaketa Digital eta Berrikuntza Proiektuetarako deialdiaren barruan emandako laguntzari esker izaten ari da posible.

15.000 euroko finantzaketa daukan proiektu honen bidez, gizarte arloko 240 ikaslek teknologia irisgarrien inguruko prestakuntza jasoko dute, adimen desgaitasuna duten pertsonen eskutik. Helburua zera da: adimen desgaitasuna duten pertsonei laguntza handia eman ahal dieten baliabide teknologikoen erabilera ezagutzea; eta, aldi berean, pertsona horiek ahalduntzea.