Adimen desgaitasuna dutenen ahoko patologiei buruzko ikerketa

2018/02/19

EHUk ahoko errebisio osoa egiten die parte hartzen dutenei, gaixotasun periodontalaren diagnostikoa eta tratamendua hobetzeko

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Euskal Herriko Unibertsitatea ikerketa bat egiten ari da gaixotasun periodontala aztertzeko adimen desgaitasuna duten pertsonen artean, helburua da identifikatzea eta zehaztea zeintzuk diren ezaugarriak eta arrisku faktoreak. Azterketaren justifikazioa da ahoko gaixotasunen prebalentzia handia izatea adimen desgaitasuna duten pertsonen artean, eta gaixotasun periodontalaren prebalentzia eta larritasuna handiena.

 

 

Ikerketak datu interesgarriak eman ditzake gaixotasun horren diagnostikoa eta tratamendua egiteko, adimen desgaitasuna dutenen artean. Eta lortutako emaitzek balio lezakete gaurko protokoloak aldatzeko eta gaixotasunaren pronostikoa hobetzeko.

Parte hartzeko
Adimen desgaitasuna duten 18 urtetik gorakoei, ikerketan parte har tzen badute, ahoko errebisio osoa egingo zaie, EHUko Odontologia Klini kan, Leioan. Jasotako datuak kode baten bidez identifikatuko dira eta erabateko konfidentzialtasunarekin tratatuko dira, Datuen Babeserako Legearen arabera. Euskal Herriko Unibertsitateko fitxategi batean sartuko dira eta proiektu honen helbururako baino ez dira erabiliko.

Informazio gehiaho:
Iratxe Aspiazu (EHU)
ieaspiazu001@ikasle.ehu.es
Telefonoa: 94 601 29 20