Gure BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzuko informazioa
Urriaren 15ean, Bizkaiko Foru Aldundiak 140/2019 Foru Dekretua argitaratu zuen. Horren bidez, Aldi Baterako Egoitza Zerbitzuari lotutako Prestazio Ekono mikoaren araudi berri bat ezartzen du, eta hauek dira baldintza berriak:
- Familiaren Ingurunean Zaintza Emateko Prestazio Ekonomikoa jasotzen duten 18 urtetik gorako pertsonak Aldi Baterako Egoitza Zerbitzuari Lotutako Prestazioaren onuradun ere izan daitezke.
- Urtean 15 eguneko atsedena izan dezakete, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera. Horrela izanik, desgaitasuna duen 18 urtetik gorako pertsonak egoitza zerbitzu batean jasoko luke arreta, modu pribatuan, 15 egun horietan.
- Familia izango da desgaitasuna duen pertsona artatzen duen zentro pribatua bilatzeaz arduratuko dena.
- Aldundiak egonaldiaren kostua estaltzen lagunduko du. Onuradun bakoitzari jakinaraziko zaio zein izango den zenbatekoa. 2020rako prestazio horren gehieneko kopurua eguneko 93,30 eurokoa izango da, BEZ barne (89,71 euro egunean, BEZ kanpo). Zenbateko horri honakoa kendu beharko zaio, kasuan kasu:
- %10a, urteko diru-sarrerak 20.000 eta 39.9999 euro bitartekoak badira; % 20a, 40.000 eta 59.999 euro bitartekoak badira; eta % 25a, 60.000 eurotik aurrerakoak badira.
- Hirugarren pertsonaren osagarria eta baliaezintasun handiaren osagarria.
- Prestazio ekonomiko hori jasotzeko eskaera 15 eguneko aldi baterako egonaldiaren hasiera-data baino 45 egun lehenago egin beharko da, gutxienez.
- Prestazio hori bateraezina da urte berean atsedenagatik egindako beste egonaldi batzuekin (Ola, Atxarte, Sopuerta, Ondarroa, Landetxobaso, Zubiete eta bestelako egoitzetan egiten direnak).
Ohar garrantzitsua
- Aldi baterako egonaldia egiteko eskaerak aldez aurretik egin behar dira, gehienez ere 6 hilabete lehenago eta gutxienez 2.
- Ola, Atxarte, Sopuerta, Ondarroa, Landetxobaso, Zubiete eta bestelako egoitzetan atseden-egonaldiak egitea ez da bateragarria Aldi Baterako Egoitza Zerbitzuari lotutako Prestazio Ekonomikoarekin, urte natural berean.
Informazio gehiago:
BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzua
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86