Egoitzetako aldi baterako egonaldiak 2025. urtean

2024/10/25

Gure BBK SAIOA GORABIDE taldeko informazioa

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Bizkaiko adimen desgaitasuna duten pertsonek, 18 eta 64 urte bitartekoek, mendekotasuna aitortuta dutenek, eta aldi baterako egonaldiak eskatu nahi dituztenek, egonaldia hartu nahi duten eguna baino gutxienez bi hilabete lehenago egin behar dute. Hori dela eta, orain da gure BBK SAIOA GORABIDE taldeko gizartelangilearekin harremanetan jar tzeko unea, 2025erako eskabideak kudeatzen lagun diezaien.

Egoitzetako aldi baterako egonaldiak ohiko zaintzaileek atseden hartu ahal izateko dira, eta, era berean, adimen desgaitasuna duten pertsonei ezohiko ingurune batean beste pertsona batzuekin batera bizitzen laguntzen diete, esperientzia desberdinak eskainita. Plaza honako arrazoi hauengatik eska daiteke: zaintzaile nagusiak atseden hartzeko; larrialdiengatik, zaintzailearen edo adimen desgaitasuna duen pertsonaren senideen heriotza edo gaixotasuna, kasu; etxez aldatzeagatik edo etxean obra handiak izateagatik; lan-arrazoiak; edo zaintzaileak eman beharreko laguntza jasotzeko ezintasun edo zailtasun larriagatik.

Nola esleitzen dira plazak?
Plazak Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak esleitzen ditu, pertsona bakoitzaren familiaeta gizarte-inguruabar guztiak kontuan hartuta kasu bakoitza aztertu ondoren, arretarik onena jaso dezan. Eta plazak lehentasunhurrenkeraren arabera esleitzen dira, AJBG (Arreta Jasotzeko Beharrizanaren Gizarteadierazlea) jasotzeko beharrizanaren adierazlearen arabera.

Gorabidetik, behar diren txosten guztiak ematen ditugu, eskabideak eskatutako epeetan izapidetzeaz gain.

BBK SAIOA GORABIDE
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86