‘Argi eta ozenki hitz eginez’ topaketak beren ahalduntzeari balioa eman zion eta eragiten dizkieten aldez aurretiko ideiak eta hurrengo hamarkadetarako helburuak izan ziren aztergai
Abenduaren 3an, Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Egunean, gure 60. urteurreneko azken ekitaldia egin genuen, eta balioa eman genion gure erabiltzaileen ahalduntzeari.
‘Argi eta ozenki hitz eginez’ lelopean, adimen desgaitasuna duten 75 pertsonak aldez aurretiko ideiei buruz eztabaidatu zuten eta noraino iritsi nahi duten hausnartu ere bai. Ongietorria emateko diskurtsoan, gure presidentea den Susana Gorbeñak honako hau ziurtatu zuen: “Gorabide bezalako elkartea izateko arra zoi bakarra zareteâ€. Eta gehitu zuen: “Nahi dugu zer etorkizun espero duzuen esatea, bidean laguntzekoâ€.
Bere aldiz, Federico Gilek, adimen desgaitasuna duten pertsonen izenean, eskatu zuen “gero eta pertsona irisgarri gehiago egoteko. Aldez aurretiko ideiarik, estereotiporik edo aurreiritzirik gabe guregana hurbiltzen den jendea, baldintza berdinetan gizartearen kide izaten laguntzeko. Eta, gainera, aldaketen protagonistak izan nahi duguâ€.
Argi hitz eginez
Ekitaldiak ‘Argi hitz eginez’ eztabaidarekin jarraitu zuen, eta ETBko kazetari den Soraya Vegasek dinamizau zuen. Esperientzia pertsonalen bitartez, Sara Pacheco, Olatz BenÃtez, José Antonio Escudero eta Amparo Cubillasek zalantzan jarri zituzten eragiten dizkieten aurretiazko ideiak honako gaien inguruan: lanerako gaitasuna, bikotea edo lagunar- tea izatea, beti zoriontsu edo etengabeko haurtzaroan egotearen pertzepzioa eta ametsak eta ilusioak izatea.
Ozenki hitz eginez
Bestalde, bertaratutako guztiek taldeka ‘Ozenki hitz eginez’ lan-gune batean parte hartu zuten, etorkizunean eskuratu nahi dituzten helburuei buruz hausnartzeko. Bertatik dekalogo bat atera zen aurrerapausoak emateko erabaki-ahalmen handiagorantz, gizarte-sentsibilizazio gehiagorantz, haien eskubideak eta le- hentasunak errespetatzerantz, irakurketa errazerantz, lan egonkorrerantz, aisialdiko eremu gehiagorantz, etiketa gutxiagorantz eta eskubide berdintasunerantz, bai eta inklusio handiagorantz ere.