Gure zentroetako arreta hobetzen jarraitzen dugu, Osakidetzarekin lankidetzan

2022/04/26

Etxebizitzetara zabaltzen dugu historia klinikoaren erabilera partekatua eta baimendua egiteko hitzarmena, osasun-laguntzako prestazioa optimizatzeko

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

2017az geroztik Osakidetzarekin hitzarmen bat daukagu, bi erakundeetako medikuntzako, erizaintzako eta fisioterapiako profesionalek gure egoitza-zentroetan bizi diren pertsonen historia kliniko digitalera eta preskripzio elektronikora sartu ahal izan daitezen. Gure egoitzetako erabiltzaileei informazio soziosanitarioa hobeto koordinatzeko balio izan duen ekimen hau laguntzadun gure etxebizitzetara zabaltzen da orain.

Praktikan, hitzarmen honek erabiltzaile bakoitzaren arreta hobetzen laguntzen du, informazio soziala eta sanitarioa bateratuz, eta horrek diagnostikoak eta tratamenduak zehazteko garrantzitsuak diren datu guztien ezagutza eraginkorra ematen du.

Datuen babesa
Lankidetza honen barruan egiten diren jarduketa guztiak erregistratuta geratzen dira eta datuak babesteko berme guztiekin egiten dira, aldez aurreko, berariazko eta idatzizko baimenarekin, erreboka daitekeena, eta konfidentzialtasunklausularekin eta sekretu-eginbehar mugagabearekin.

Akordio honen bidez, Osakidetzak Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailarekin lankidetzan dituen baliabide soziosanitarioen mapan sartzen gara: labur.eus/mapa-soziosanitarioa.