Gure baliabideekiko familien asebetetzea

2022/05/20

Adimen desgaitasuna duten pertsonei eskaintzen dizkiegun laguntza eta zerbitzuekiko adostasuna aztertzeko bederatzigarren inkestaren emaitzak

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Iaz egindako inkestaren arabera, familiek gure zentro eta zerbitzuekin duten asebetetze maila orokorra aurreko urteetakoaren antzekoa da (5etik 4,33), eta gogobetetze orokorrari buruzko galderaren puntuazioa 4,54ra igo da. Gure baliabide guztiek 4tik gorako ebaluazioak jasotzen dituzte, eta baloratuenak jasotako arreta (4,60) eta talde profesionala (4,57) dira.

Kalifikazio onena jasotako zentroak egoitzak dira, batez beste 4,44ko balorazioarekin, 4,73ko hautemandako gogobetetzearekin. Ondoren datoz tamaina ertaineko egoitzak (4,33 eta 4,61), Aldi Baterako Egonaldietarako Ola Egoitza (4,33 eta 4,40), eguneko zentroak (4,29 eta 4,52), etxebizitzak (4,28 eta 4,33) eta asteburuko Ola EAZ (4,25 eta 4,48).

Aisialdia eta astialdia
Aisialdiko baliabideek 4,34ko balorazioa jaso dute, eta hautemandako gogobetetzea 4,35ekoa izan da. Pro gra – maka, udak balorazio hobexeagoa jaso du (4,38 eta 4,43) neguak baino (4,31 eta 4,28). Eta puntuazio handieneko alderdiak boluntarioekin den harremana (4,49), arreta (4,46) eta udako eguneko irteerak (4,41) izan dira.

BBK SAIOA GORABIDE
Gure BBK SAIOA GORABIDE zerbitzuak batez beste 4,26 eta 4,15eko hautemandako gogobetetzea du. Puntuazio handiena hauek jasotzen dute: arreta eta taldeko tratua (4,38), espazioaren egokitasuna (4,37), profesionalen orientazioa eta aholkua (4,30) eta administrazioarekiko bitartekaritza (4,29).