Eusko Jaurlaritzak Auzolandegiak 2023 gazteen boluntariotza-esparruen programa abiarazi du. Proiektu horietan gizarte-proiekzioko lana egiten da aisialdiko jarduera osagarriekin konbinatuta, eta desgaitasun intelektuala duten pertsonek borondatez parte har dezakete, pertsona laguntzaile baten laguntzarekin.
Izena emateko epea: 2023ko maiatzaren 8ra arte.
Adinak:
– 14 urtetik 17ra.
– 18 urtetik 30era.
Programaren iraupena: 15 egun.
Prezioa: 110 euro.
Plaza baino eskaera gehiago egonez gero, zozketa egingo da notarioaren aurrean.
👉 labur.eus/auzo-landegiak
Informazio gehiago nahi izanez gero, harremanetan jar zaitezke gure aisialdi taldearekin, tiempolibre@gorabide.com helbide elektronikoaren bidez edo 94 443 12 10 telefonora deituz (Laura Cabezas).