Arreta-zuzeneko lanpostua: deskribapena eta gaitasun-profila

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail


 
Zuzeneko arreta lanpostuaren oinarrizko egitekoak, besteren artean, hauek dira:

  • Erabiltzaileei beharrezko laguntzak ematea, “pertsonak bere kabuz egin ezin duena egin dezan”; beraz, laguntza hori ezinbestekoa da pertsonaren bizi-funtzionamendurako:
    • Erabiltzaileari bere buruaren garbiketan eta bere behar fisiologikoetan laguntzea: janztea eta eranztea, jaten eta edaten ematea, bainatzea, ahoko higienea, orraztea, bizarra egitea, belarriak garbitzea…
    • Zauriak sendatzea, kontsulta medikoetara edo kontsulta klinikoetara joatea, agindutako medikazioa banatzea, zerbitzuaren premiek hala eskatzen dutenean konstanteak hartzea, eta gorputz-hezkuntzako eta psikomotrizitateko oinarrizko saioak egitea. Medikazioaren asteko inbentarioa egitea.
  • Erabiltzaileei behar duten laguntza ematea, beren gaitasunek gaur egun egiten uzten dietena beren kabuz egin dezaten: gaitzea, trebatzea, irakastea; laburbilduta, pertsonari autonomoagoa izaten laguntzea
    • Erabiltzailea bere autonomia pertsonalean aurrerapena dakarten jardueretan gaitzea eta trebatzea, dituen aukeren arabera.
    • Psikomotrizitateko eta jarrera-kontroleko oinarrizko saioak egitea, bai eta terapia okupazionala, aisialdia eta lanbidea ere.
  • Erabiltzaileei beharrezko laguntza eta jarduerak eskaintzea, beren bizitzako edozein arlotan bizi diren ingurunean baldintza egokiak ahalbidetzeko eta beren bizi-funtzionamendua errazteko.
    • Inguruan duten munduaren ezagutza erraztea, gizarte-laguntza.
    • Portaerak maneiatzea, egokitu ezinezko portaera problematikoak aldatzeko eta portaera horiek sozialki egokitutako beste batzuekin ordezkatzeko, pertsonen arteko harreman positiboak sustatze aldera.
    • Erabiltzailearen egoerari buruzko informazioa ematea dagokien profesionalei eta familiari, zerbitzuko gainerako profesionalek helarazitako informazioen osagarri gisa.
  • Erabiltzaileei laguntza-iturri naturalak mantentzeko eta sortzeko behar duten laguntza ematea.
  • Erregistro idatziak eta zehaztutako dokumentazioa egiaztatzea eta osatzea.
  • Ematen diren laguntzetan prestatu beharko da, eta antolatzen diren prestakuntza-ekintzetan eta bileretan modu aktiboan parte hartu beharko du.
  • Hierarkikoki, zentroko zuzeneko arreta-zerbitzuaren koordinatzailearen mende egongo da. Hura ez badago, bera izango da arduraduna.
  • Azkenik, gorago zehaztu gabeko eta bere lanbide-kategoriari dagozkion nagusiek agindutako eginkizun eta erantzukizun guztiak.

GAITASUN KORPORATIBOAK

  • Erabiltzaileari begira lan egitea.
  • Talde-lana.
  • Hobetzeko xedez lan egitea.
  • Harremanetarako eta komunikatzeko gaitasuna.
  • Emaitzei begira lan egitea.
  • Aldaketara egokitzea.
  • Konpromiso etikoa.

GAITASUN ESPEZIFIKOAK

  • Erabiltzaile-taldeak dinamizatzea.
  • Jokabide desegokiak aldaraztea.
  • Kontrol emozionala.
  • Erantzuteko gaitasuna.
  • Erabiltzaileen garapena.