Batzarrak 2021eko eta 2022rako kudeaketa eta planak onartu ditu

2022/05/19

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gorabideko bazkideek aurreko ekitaldiko kudeaketa berretsi zuten batzarrean: planen %94 egin ziren edo jarri ziren martxan eta aurreikusitako helburuen %60,7 lortu zen. 2021eko ekitaldiko aurrekontua ere onartu zuten; aurreikusitako defizita 1.329.117,02tik 703.571,59 eurora jaistea lortu genuen. Covid-arengatik egindako gastu gehigarriengatik ez balitz, itxieran aurrekontua orekatzetik hurbil egongo litzateke.

Era berean, urte honetarako Kudeaketa Plana onartu zuten; 697.001 euroko defizita eta 81 euroko kuota ezarri da 2022rako. Gainera, zuzendaritza batzordea berritzea onartu zuten eta, ezohiko batzarrean, zuzendaritza batzordeari eman zioten Dalmacio Compadre Compadre eta Amelia Fernández Lima, eta Carlos Teodoro Astorquia Villacortaren herentzietatik eratorritako ondasun higiezinak saltzeko ahalmena.