Batzarrak 2016ko kudeaketa eta 2017rako egitasmoak onartu ditu

2017/04/05

Gorabideko Bazkideen Ohiko Batzar Nagusiak onartu egin zituen 2016ko kudeaketa eta finantza emaitzak, 2017rako planak eta aurrekontua, eta 2017rako 71 euroko kuota.

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

2017ko aurrekontuan, 32.434.866,73 euroko gastuak daude aurreikusita, horietatik 23.302.119,27 euro langileei zuzendua egongo da. Sarrerak, ordea, 31.609.598,81 eurokoak dira; beraz, 2017rako 825.267,92 euroko defizita aurreikusten da.

Ezohiko Batzar Nagusia
Era berean, zuzendaritza batzordeari es kumena eman zion Mungiako lokal bat saltzeko eta Gorabide Aedis (Plena Inclusionek sustatutako entitatea) elkartzean sartzeko prozesua kudeatzeko.