Pertsona irisgarriak proiektuaren helburua da kolektibo honek inguruko informaziora iristeko ahaleginean aurki ditzakeen jokabidezko oztopoak ezabatzea.
Irisgarritasun fisikoarekin eta irisgarritasun sentsorialarekin batera, irisgarritasun kognitiboa irisgarritasun unibertsalaren arlo bereiziezina da, eta inguruan dugun informazioa erraztasunez ulertzeko aukera ematen digu. Irisgarritasun kognitiboaren barruan, pertsonen jokabidezko oztopoak gehitzen zaizkie adimen desgaitasuna dutenei jardueretarako edo zerbitzuak erabiltzeko zailtasunak jartzen dizkieten informazio eta seinalizazio euskarriei. Egoera horri aurre egiteko, BBK-k eta Gorabidek lankidetza hitzarmena sinatu dute kolektibo horrenganako jokabide irisgarriak sustatzeko Bizkaian.
Gorabide 2013. urtetik ari da lanean irisgarritasun kognitiboaren arloan. Urte horretan proiektu bat egin zuen Enkarterriko Museoarekin, hango eskaintza kulturala erabat irisgarria izan dadin, eta adimen desgaitasuna dutenek parte hartze inklusiboa egin zuten, baterako lan taldeetan. Eta lanean emandako bost urte hauetan, antzeman da, irisgarritasun kognitiboari lotutako oztopo fisikoak edo ingurunekoak (informazio euskarriak, senalizazioak, etab.) egoteaz gain, jokabidezko oztopoak eta interaktiboak ere badaudela, hain zuzen, beharra duenari pertsona bakoitzak eskaini ahal dion laguntzarekin lotutakoak, eta horiek oztopo izaten dira ingurune komunitarioak irisgarriak eta inklusiboak izateko adimen desgaitasuna dutenentzat.
Testuinguru horretan, BBK-k eta Gorabidek ‘Pertsona Irisgarriak’ proiektua hasi du, adimen desgaitasuna dutenen aldeko jokabide eta interakzioak sustatzen laguntzeko. Horretarako Bizkaiko erakunde garrantzitsuen interesa sortu dute, irisgarritasun unibertsalaren aldeko beste ahalegin bat egiteko, jokabide pertsonaletatik, edonork izan dezan aukera gizarteak eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzeko, modu autonomoan eta edozein izanik gaitasun, behar edo igurikimenak.
Inpaktu hirukoitza
Proiektuan aurreikusten da sentsibilizaziorako saio interaktiboak martxan jartzea publikoari arreta eskaintzen lan egiten dutenen artean, erakunde hauetan: Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, Guggenheim Museoa, Itsas Museoa , Metro Bilbao, Kutxabank eta Euskaltel. Helburua da gaitasun teknikoak, afektiboak eta jokabidezkoak lantzea langileen artean, irisgarritasun kognitiboaren aldeko jokabideak sortzeko euren inguruan.
Proiektuak inpaktu hirukoitza lortu nahi du: adimen desgaitasuna dutenen gaitasunak eta autonomia hobetzea parte hartze aktiboaren bidez, eta horrela euren bizi kalitatea eta familiena hobetuko da; proiektuan parte hartu badute, publikoari arreta eskaintzen lan egiten dutenen gaitasun profesionalak hobetzea; eta emaitza hobeak lortzea lan egiten duten konpainia edo erakundeetan.