Bizkaiko Foru Aldundiak gure laguntza eskatu du, gero eta gehiago direlako jarduteko gaitasunari buruzko informazioa eguneratu barik dutenak, bai baliabideetarako itxaron zerrendan daudenak bai zentroetako erabiltzaile diren kasuetan.
Hori dela eta, gogoratu behar dizuegu familiek eta tutore edo erakunde babesleen betebeharra dela Gizarte Ekintzako Sailari informazioa ematea, adimen desgaitasuna dutenen jarduteko gaitasunean aldaketarik egonez gero.
Datu horiek eguneratuta ez izateagatik, nahi ez diren ondoriorik egon ez dadin, familiek edo tutoreek dokumentu hauek aurkeztu behar dituzte:
– Jarduteko gaitasunaren aldaketaren epaia.
– Tutorearen izendapena.
– Karguaren onarpena.
Gorabiden bilketa
Tramiteak errazago egiteko, gure BBK SAIOA GORABIDE zerbitzuko gizarte langileek hartuko dute dokumentazio hori, eta eurek Aldundiari emateaz arduratuko dira.
BBK SAIOA GORABIDE zerbitzua
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86