Osakidetzako pertsonalak errezetatutako botika eta beste produktu sanitario batzuen gastuak ordaintzeko prestazio ekonomikoak, Euskal Osasun Zerbitzuaren Osasun Txartel Indibidualaren titularrak direnentzat.
Nor dira laguntzak eska ditzakenak
• Pentsionista moduko asegurua izanik, urtean 18.000 eurotik beherako diru sarrerak dituztenak.
• Langabezia egoeran egonik, urtean 18.000 eurotik beherako diru sarrerak dituztenak.
• Aurreko kolektiboetako onuradunak.
• Laneko irabaziak osatzeko Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duena.
• Ezin direnak izan ez aseguratuak, ez onuradunak, Euskadiko osasun prestazioak arautzen dituen araudiaren aplikazio eremuan badaude (114/2012 Dekretua, ekainaren 26koa).
Non, noiz eta nola eskatu laguntzak
Osasun saileko lurralde ordezkaritzetan, Osakidetzako zentroetan, Herritarrak Hartatzeko Zuzenean zerbitzuko bulegoetan eta euskadi.eus web orriaren bidez. Eskaera egiteko epea da 2018ko martxoaren 1etik abenduaren 10era arte, 2017ko abenduaren 1etik 2018ko azaroaren 30era artean egindako gastuengatik.
• Eskaera sinplifikatua: Eskatzaileak baimena ematen du Administrazioak onuradun egoera eta farmaziako gastua aztertu ditzan.
• Tramitazio arrunta: Eskatzaileak ez dio baimenik ematen Administrazioari, gastuari buruzko datuak egiaztatzeko, gastua Euskadiko Osasun Sistematik kanpo egiten bada edo segurantza sozialeko erregimen bereziko (Muface, Mugeju, Isfas) titularra izanez gero.
Emandako diru laguntzak emateko epea diru laguntza emateko ebazpena argitaratzen den egunetik hile bikoa izango da.
BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzua
Tel. 94 453 90 86