Adimen desgaitasuna duten pertsonen podkast bat

2023/01/26

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

‘Altavoces y otras voces’ Gorabideko erabiltzaileak protagonista izan dituen podkast bat da. Bertan, adimen desgaitasuna duten pertsonek, gure babes-programetakoren batean parte hartuta eta bere esperientzia pertsonala oinarri hartuta, nola ahaldundu diren eta haien bizi-kalitatea nola hobetu duten azaltzen dute.

  • Lehen atala sexualitateari eta gure Sexubide programari esker Janirek eta Asierrek lortutako irtenbideei buruzkoa da.
  • Bigarrenean Eduardok dolu-prozesuan zehar Dolubidetik jaso duen laguntza da hizpide.
  • Eta hirugarrenean, aldiz, Ulertubide programaren bidez Begok komunikazio eragingarria izateko lortu dituen laguntzak aipatzen dira.

2022. urtean, gure berrikuntza-agendari lotutako podkasta horien garapenak Once Fundazioaren dirulaguntza bat du, ‘Adimen desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitateari laguntzea, berrikuntza-planen bidez’ proiektuaren esparruan.

‘Altavoces y otras voces’ podkasteko atal guztiak entzungai daude Spotifyn (labur.eus/spotify-gorabide) eta Ivooxen (labur.eus/ivoox-gorabide).