Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldean turismo-sektorea bultzatzeko sortutako lankidetza publiko-sozialeko Bilbao Bizkaia Action Group guneko lan-saio batean parte hartu dugu. Topaketa horretan, hainbat erakunde, administrazio eta profesionalek turismoa eta turismo-irisgarritasuneko jardunbide egokiak sustatzeko euskarri irisgarriak lantzen ditugu, egin duten turismo-irisgarritasunaren diagnostikoan oinarrituta.
Lantalde hori osatzen dugun hirugarren sektore sozialeko erakundeak honako hauek gara: Gorabide, Apnabi, Bidaideak, Euskal Gorrak, Fekoor, Gaude, Once Euskadi, Ulertuz, Bilboko Udaleko, Deustuko Unibertsitateko eta Bilbao Metropoli 30eko ordezkariekin batera.
Turismo eredu inklusiboagoa eta iraunkorragoa
Garraio, Mugikortasun eta Turismoko foru diputatuak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Turismoko zuzendariak administrazioen eta gizarte-erakundeen arteko lankidetzaren garrantzia nabarmendu zuten, Bizkaia turismo inklusibo eta jasangarriaren erreferente bilakatuko duen turismo-eredu bat eraikitzeko.